Alakantera irteera antolatu du Ganguren Mendi Taldeak Aste Santurako

Argazkia: Apatita.

Ganguren Mendi Taldeak Alakantera irteera antolatu du Aste Santurako. Puig Campana mendira igoko dira parte-hartzaileak, besteak beste.

Aste Santuan mendiaz disfrutatzeko aukera eskainiko du aurten ere Ganguren Mendi Taldeak. Zehazki, Alakantera irteera antolatu du talde galdakoztarrak.

Apirilaren 2tik 6ra egingo dute irteera, eta hiru ibilbide egingo dituzte. Batetik, Puig Campana mendira igoko dira, 16,3 kilometroko ibilbidearekin.

Bestetik, Villajoyosatik zeharkaldi zirkularra egingo dute parte-hartzaileek eta azkenik, Font d L’Algar-Fort de Berniatik ibilbidea egingo dute.

Derrigorezkoa da federatuta egotea irteera honetan izena emateko, eta informazio gehiago ezagutu daiteke Ganguren Mendi Taldearen webgunean.

situs togel

situs toto