Aginke! 

Usargoitin teleferikoa jarriko dute auzokideek, botearekin | AGINKE!

2020-07-18
Azken aldian protagonismo askotxo hartu dute Aperribaiko igogailuek. Inbidiaz-edo, eta udaletxean dirulaguntzak eskatzeko beharrik ez dutenez, Usargoitiko bizilagunek botea jarriko dute anbulategitik euren auzora igo eta jaitsiko den teleferiko bat martxan jarri ahal izateko. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

«Nonfron» edo «putikrioa» berriro martxan jarriko da | AGINKE!

2020-06-17
«Nonfron» edo «putikrioa» berriro martxan jarriko da Facebookeko Kontuke taldean sortutako mugimendu bati esker eta gazteak txamietatik aterako dituen esperantzaz, 90. hamarkadan nerabeen artean hain ezagun egin zen alkoholik gabeko diskoteka —haiseran «putikrio» eta ostean «nonfron» izenez ezaguna— berriz ere martxan jarriko da. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Aukeren Azoka berezia martxan jarriko du Udalak | AGINKE!

2020-06-17
Aukeren Azoka berezia martxan jarriko du Udalak Aurten Aukeren Azoka egingo da, eta bertan konfinamendu garaian soberan gelditutako arrabolak, txakurrak eta bizkotxoen moldeak deskontu paregabearekin eskainiko dira. Horretaz gain, Udalak «Pazientzi bonoak» ere jarriko ditu eskuragai, horren faltan geratu diren gurasoentzat. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Gizarte lanak egin beharko ditu Ikus Toki tabernak | AGINKE!

2020-06-17
Gizarte lanak egin beharko ditu Ikus Toki tabernak Konfinamendu garaian taberna irekita izateagatik Ikus Tokik jaso zuen zigorraren ostean, ez du isunik ordaindu beharko, eta horren ordez ikasturte berrian matematika edo biologia bezalako irakasgaietan errefortzua behar duten ikasleak hartuko ditu, Ikus Toki izatetik Ikas Toki izatera pasata. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Santakurtzak ere Binke Artistikoan ospatu beharko dira | AGINKE!

2020-05-21
Santakurtzak ere Binke Artistikoan ospatu beharko dira Udako jai asko bertan behera gelditu direla danok dakigu, Usansoloko maiatzekoak barne, baina azken orduko albistea da agian Santakurtzak ere bertan behera geldituko direna. Horregatik, Udalak Binkeri proposatu dio iraileko jaiak herriko artistekin oinarritu eta Koarentena Artistikoaren bitartez egitea. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Aurten adinekoen bidaiak, gure herrietako bazterretatik | AGINKE!

2020-05-21
Aurten adinekoen bidaiak, gure herrietako bazterretatik Gure adinekoek aurten ezin izan dituzte beraien aldakak Benidorm, Algarve edota Mallorkan egiten diren guatekeetan mugitu, baina urtearen azken txanpan izango dute ibilaldietarako aukera: Pepeto, Tximelarreko ur depositoa, Merkadilloko zubia edo Txaketoiturri ezagutuko dituzte, askok lehen aldiz. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Etxebarriko biztanleak igerileku bila datoz Galdakaora | AGINKE!

2020-05-21
Etxebarriko biztanleak igerileku bila datoz Galdakaora Etxebarritarrentzat hain gustukoa den Elexaldeko igerilekua ez dago ziur aurten irekiko dutenik. Hori dela eta, larritzen hasi dira eta Galdakaoko Udalari eskaera egin diote Arantxile edo Lekubason bainu eremu bat beraientzat irekitzeko. Trukean, lanzadera Etxebarrira heltzea eskatuko du Udalak. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Kostata eta indarrez, baina azkenean iritsi da metroa Galdakaora | AGINKE!

2020-03-20
Aginke!BINKE / 2020ko martxoa Kostata eta indarrez, baina azkenean iritsi da metroa Galdakaora Azkenean iritsi da metroa Galdakao eta Usansolora. Eta ez metroa bakarrik, metro eta erdia ere iritsi delako herriko kaleetara. Aginduei jarraituz, egunkaria, janaria edo beharrezko dugun hori erostera irtetzen garenean, aurreko zein atzeko pertsonarekin mantendu behar dugun distantziaz ari gara. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Itxialdiaren ondorioz, jendea kondoi eske doa Olinpo eta Fiore putetxeetara | AGINKE!

2020-03-20
Aginke!BINKE / 2020ko martxoa Itxialdiaren ondorioz, jendea kondoi eske doa Olinpo eta Fiore putetxeetara Herritarrak pairatzen ari diren itxialdiaren ondorioz, hainbat bikote 9 hilabete barru egon daitekeen «baby boomaren» beldur da. Hori dela eta, herriko farmaziak preserbatibo gabe geratu dira eta Olinpo eta Fiorera joan behar izan dute material eske, bertan iraungitzeko bidean egon daitezkeelako. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Txakurrek umeek baino eskubide gehiago dituzte itxialdian | AGINKE!

2020-03-20
Aginke!BINKE / 2020ko martxoa Txakurrek umeek baino eskubide gehiago dituzte itxialdian Umeek koarentena dela eta etxetik irten ezinik dirauten bitartean, egunetik egunera pertsona gehiago dira txakurren bati tiraka herriko parkeetatik paseotxoa ematen dutenak, hori Gobernuak baimentzen baitu, animaliaren hobebeharrez. Martxoaren 14tik %200 igo dira txakurren erosketak. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Artxandako parkeko tiket bat aurkitu dute Iruña-Veleiako hondarretan | AGINKE!

2020-02-21
Aginke!BINKE / 2020ko otsaila Artxandako parkeko tiket bat aurkitu dute Iruña-Veleiako hondarretan Azken aldian sona handiko albistea izaten ari dira Iruña-Veleiako arkeologia-indusketak. Bada, azken orduko notizi bilakatu da ikerketa honetan agertu den Artxandako atrakzio parke zaharreko «errusiar mendiaren» tiketa. Iraungita omen dago, eta ikertzaileak sinistu ezinik gelditu dira. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Boris Johnsonek Usansolo bisitatuko du egunotan | AGINKE!

2020-02-21
Aginke!BINKE / 2020ko otsaila Boris Johnsonek Usansolo bisitatuko du egunotan Brexit-aren defendatzaile den Boris Johnson Britainiako lehenengo ministroak Usansolo bisitatuko du egunotan, Brexit-a Usansolon ere aplikatzeko. Laminarrietako zubian hormigoizko harresia eraiki eta «Kolesterolaren bidea» egiten duten galdakoztarrei «ekotasa» bat aplikatzea proposatuko du. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!
1 8 9 10 11

situs togel

situs toto