Aginke! 

Dirusaria egongo da irribarre egiten duten Udaleko langileentzat | AGINKE!

2020-02-21
Aginke!BINKE / 2020ko otsaila Dirusaria egongo da irribarre egiten duten Udaleko langileentzat Herritarren aurrean irribarretsu eta jator erantzuten duten Udaleko langileei dirusari gehigarri bat ordainduko die Udalak datorren hilabeteko soldatatik aurrera. Funtzionarioak ez badira ere, «plus» hori Torrezabal Kultur Etxeko zinemako langileetan ere aplikatuko da. Ia ba eraginik sortzen duen! AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Kulturaren ardatz izateko zabaldu dute Kroko Dak berriz | AGINKE!

2020-01-17
Aginke!BINKE / 2020ko urtarrila Kulturaren ardatz izateko zabaldu dute Kroko Dak berriz Galdakoztarron bihotzean hain kuttuna den Kroko Dak bueltan da! Hilaren 18tik asteburuetako gautxoriek badute topagunea, baina lokaleko zuzendaritzak jarrera berria eman nahi dio diskotekari. Horrela, nagusienentzako Julepe txapelketak antolatzeaz gain, Euskal Kulturari buruzko mahai-inguruak, makrame tailerrak eta eleberrien irakurketak izango dira. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Gabonetako txu-txu trena urte osoko eskaintza izango da | AGINKE!

2020-01-17
Aginke!BINKE / 2019ko urtarrila Gabonetako txu-txu trena urte osoko eskaintza izango da Gabonetan izaten duen arrakasta ikusirik, Udalak txu-txu trenaren eskaintza urte guztirako luzatuko du. Udaleko Kultura Sailak Binkeri ibilbide turistiko berria zein izango den konfirmatu dio eta bertan ez dira faltako gure herriko Alde Zaharra, Kirol Portua, bidegorria eta Antenna eraikina, besteak beste. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Herriko alkatea trajearekin ikusiko dugu urte berrian | AGINKE!

2020-01-17
Aginke!BINKE / 2020ko urtarrila Herriko alkatea trajearekin ikusiko dugu urte berrian Mássimo Gutxi arropa etxearekin akordioa sinatu du Udalak eta datozen egunotan Galdakaoko alkatea trajez jantzita ikusiko dugu. «Cassual» estilotik aldendu gabe, legealdi honetan look berria estreinatuko du Udal Gobernuko buruak. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!
1 9 10 11

situs togel

situs toto