Covid-a dela eta Galdakaoko Udalak hainbat hilabetez ostalaritzako terrazen handitzea amaitu ondoren, berriz bueltatu da dena normaltasunera, hau da, autoa aparkatzeko mila buelta ematen jarraitu behar dute erabiltzaileek baina orain jada ez dago errua terrazei leporatzeko aukerarik. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!
Azken urteotan beti errudun izatearekin ados ez dagoela azalduta, Inaueterietan protagonista izan ohi den Mozoilokerrek abokatua izango du eta epaiketa Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalean errekurritzeko nahia azaldu du. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!
Aurrekariak sortu ditu Laudioko langile ez-euskaldunak: Bengoetxeko Ostalaritza Eskolako ikasle batek zentroa auzitara eramango du kurtsoa gainditu eta Michelin izar bat lortu ahal izateko, bakailaoaren pil-pil saltsa egitea «sukaldaritzako bosgarren ikasgairik zailenak dela argudiatuz». AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!
Iturrondo plazan dagoen tabernara hainbat herritar gerturatu zen, duela aste batzuk etxean jasotako azken berripaper abertzalearen gaztelerazko bertsioa soilik jaso zutenaren sorpresaz. Euskaraz idatzitako albiste bakarra zegoela-eta, hainbat alderdikidek euskarazko bertsioa heltzear zegoela pentsatu zuen… gaur arte. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!
Itxiera perimetralak gure bazterrak ezagutzera eraman ditu galdakoztar eta usansolotar asko, eta lepo bete dira berriz gure mendiak oporraldian. Horrek pasarte xelebreren bat ere ekarri du: gazte kuadrila bat lehenengoz joan da mendira eta bi aste pasa ditu herrigunera iritsi jakin barik. Onik agertu dira. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!
Gorosibaiko auzotarrek Usansologandik desaxionatu eta galdakoztarrak izan gura dute. Modu horretan, Eraikuntza eta Eraispen Honadakinen instalazioaren kontrako sinadura bilketan arrakasta gehiago izango dutenaren esperantza dute. Galdakoztarrak bestela ez omen dira mugimenduan inplikatuko. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!
Ertzaintzak azken astean konfirmatu duenez, Ibaizabal berbideratzeko lanetan aurkitutako lehergailua ez zen gerrako Obus bat izan. Zantzu guztien arabera, Binkeren bonbazo informatibo bat izan zen hainbesteko oihartzuna sortu zuen aurkikuntza. Zinegotziren batek hala uste du behintzat. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!
Inguruko tabernetan poteoan dabiltzanen seme-alabek Iturrondoko lorategiak landare gabe utzi eta gero, Udalak loreontzi hauek akuario bezala birziklatzea erabaki du. Horrela, umeek gusanito, patata eta sobratzen zaizkien litxarreriekin elikatu ahalko dituzte bertan jarriko diren arrain tropikalak. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!
Azkenaldian egin den gazte mugimenduei buruzko ikerketaren ondorioz, estatistikek argi utzi dute errazagoa dela usansolotar batek Galdakaori buruz herritik kanpo harro hitz egitea, Plazakoetxeko Maximo Moreno parkean norbait aisialdi guneaz jolasten ikustea baino. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!
Bizkai haurreskola Plaza Gorritik kenduko denez, eraikinari etekina ateratzea adostu du Udalbatzak. Horrela ba, Euskal Herriko sauna gunerik handiena izango da laster eraikin hori. Udalak ez du gainera inbertsiorik egin beharko, eguzkia baino ez delako izango beharrezkoa. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!
Gure herrietako horma-izkinetan ohikoa izaten da eskelak ikusten ari diren herritar taldeak topatzea. Sarritan distantziak errespetatzen ez direnez, Galarza ehorztetxeak txandakako semaforoak jartzeko erabakia hartu du. Horrela, ez da lau pertsona baino gehiago batuko toki berean. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!
Egoera txar guztietatik zerbait ona atera daiteke. Aurtengo Santa Ageda bezperan kale kantaldirik egon ez izanaren ondorioz, Udalak herriko baldosak konpontzeko bideratuta zeukan diruaren zati handi bat aurreztu ahal izango du, Brigadako buruak Binkeri adierazi dionaren arabera. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!