Aktualitatea 

Asanblada irekia egingo du Berdez Bizik hileroko bigarren martitzenean

2022-02-08
EkologismoaBINKE / 2022ko otsaila Asanblada irekia egingo du Berdez Bizik hileroko bigarren martitzenean TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Hilabeteroko bigarren martitzenean asanblada irekia antolatuko du, gaurko martitzena barne, Galdakaoko Berdez Bizi talde ekologistak. Antolatu gura dituzten ekintzak adosteko erabiliko dituzte bilerok, domeka honetako martxa barne. Galdakaoko Berdez Bizi talde ekologistak asanblada irekia antolatuko du hilabetero. Hitzordua hilabete guztietako bigarren martitzenean egingo dute Ganguren Mendi Taldearen rokodromoan, 19:00etan hasita. Gaur dute, otsailak 8, bigarren asanblada irekia, eta gaurtik aurrera ekologismoan arduratuta dauden herritar guztiak animatu gura dituzte hilabeteroko hitzorduan parte hartzera. Horrela aitortu diote Binkeri: «Ekologismoan interesa duen edonor,

BIDEOA | Antzerkiaren barrunbeak ezagutzeko saioak eskainiko ditu Torrezabalek

2022-02-07
KulturaBINKE / 2022ko otsaila Antzerkiaren barrunbeak ezagutzeko saioak eskainiko ditu Torrezabal Kultur Etxeak TESTUA ETA IRUDIAK: Jon Gomez Garai Ikusle izate hutsetik harago, arte eszenikoekiko interesa dutenentzako saioak eta umorezko bisita antzeztuak eskainiko ditu Torrezabal Kultur Etxeak datorren eguaztenetik, otsailaren 9tik, aurrera. Gaur aurkeztu dute inoizko prentsaurrekorik xelebreenean Olaia Parra Kultura zinegotziak, Katrin Schlegel kultur etxeko programatzaileak eta Pako Revueltas aktore eta antzerkiko zuzendariak. Ikusi, ikusi! Ikuskizun eszeniko batean «azken emaitzatik harago ezkutatzen dena» eta Torrezabal Kultur Etxeko ikuskizun baten atzean dauden azpiegitura eta lanbideak ezagutzeko saio mota bi aurkeztu ditu gaur prentsaurrean Galdakaoko Udalaren Kultura Arloak. Prentsaurreko «xelebrea» izan

Galdakao Dantz dantza urbanoen lehiaketan izena emateko epea ireki dute

2022-02-04
Break On StageBINKE / 2022ko otsaila Galdakao Dantz dantza urbanoen lehiaketan izena emateko epea ireki dute TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Galdakaoko Udala «Break On Stage» dantza urbanoen jaialdiaren atarikotzat hartu den Galdakao Dantz lehiaketa apirilaren 23an antolatuko da Torrezabal Kultur Etxean, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Jakin beharreko guztiak batu ditugu ondoko albiste honetan. Galdakaoko Udalak «Break On Stage» Euskal Herri mailako jaialdiarekin hitzarmena sinatu zuen, eta geroztik Euskal Herri osoko dantzariak etorri ohi dira gurera Galdakao Dantz izenez bataiatu zuten lehiaketan parte hartzera. Aurten izango du lehiaketak edizio berria, eta izena emateko epea ireki dutela adierazi dute

Pantailak Euskaraz ekimenak jaso du «Kanpaina onenaren» Argia Saria

2022-02-04
Hizkuntza eskubideakBINKE / 2022ko otsaila Pantailak Euskaraz ekimenak jaso du «Kanpaina onenaren» Argia Saria TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Dani Blanco / Argia Bere kideen artean hainbat usansolotar eta galdakoztar dituen eta Binkek babestu duen Pantailak Euskaraz ekimenak Argia Saria jaso du gaur, Kanpaina Onenaren atalean. Sari hori, taldearen ordezkari, Izaskun Rekalde usansolotarrak jaso du Alex Aginagalderekin batera. Euskarazko kazetaritza eta komunikazioa saritzen ditu urtero Argia aldizkariak bost ataletan bereizita —prentsa saria, kanpaina, irratia, ikus-entzunezkoak eta internet—, eta sariok egunotan banatzen ari da Euskal Herriko hedabidea. Gaur Kanpaina Onenaren saria eman du jakitera: galdakoztarrak eta usansolotarrak kide ere badituen Pantailak Euskaraz

EHUko 55 ikasle Binke aztertzen ari dira Lan Harremanen Fakultatean

2022-02-04
TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Euskal Herriko Unibertsitatea Elkarlanerako ekimena adostu dute EHUk eta Binkek, «Zuzendaritza estrategikoa» irakasgaiko ikasleek hedabide honi buruzko Plan Estrategikoak diseinatu ditzaten. Lanari ekin aurretik, proiektuari buruzko azalpen sakonak emateko eta ikasleen zalantzak argitzeko EHUra gerturatu zen Binkeko koordinatzailea. EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko kideekin elkarlanerako ekimen bat adostu du Binkek. Horiek horrela, unibertsitate ikastetxe honetan laugarren ikasturtean irakasten den «Enpresa Kudeaketa III: Zuzendaritza estrategikoa» irakasgaia egiten dabiltzan ikasleek Binke kasuari buruzko hausnarketa sakona egiteko aukera izango dute. Bederatzi lan-taldetan banatuta dauden 55 ikasle dira ibilbide honetan parte hartuko dutenak, urtarriletik maiatzara bitartean. Baina lanari ekin aurretik, EHUra gerturatu zen

Martxoaren 8a antolatzen hasiko da Galdakaoko mugimendu feminista

2022-02-03
FeminismoaBINKE / 2022ko otsaila Martxoaren 8a antolatzen hasiko da Galdakaoko mugimendu feminista ARGAZKIA: Aitzol ZamalloaTESTUA: Naia Bergaretxe Sarria Laster hasiko da Momoak Talde Feminista martxoaren 8aren bueltako egitaraua antolatzen. Horretarako deialdi irekia egin dute datorren otsailaren 9rako, 19:30ean Torrezabal Kultur Etxean. Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu ohi du mundu osoak martxoaren 8an, oraindik ere, badagoelako zer aldarrikatu eta borrokatu. Horregatik, eta egun seinalatu hau «antolatzea denon lana» dela adierazita, Galdakaoko Momoak Talde Feministatik asanblada irekia deitu dute otsailaren 9rako. Lehenengo hitzordu hau datorren eguaztenean, hilak 9, Torrezabal Kultur Etxean antolatuko da 19:30ean, eta deialdia M8aren antolaketan parte hartu gura duen orori

Etxebarri-Galdakao lanzadera debekatu zuen epaile berak eman du Laudioko epaia

2022-02-03
PolemikaBINKE / 2022ko otsaila Etxebarri-Galdakao lanzadera debekatu zuen epaile berak eman du Laudioko epaia ARGAZKIA: Mitxel AtrioTESTUA: Jon Gomez Garai Laudioko Udalak langile bat kaleratu zuen, baliabide guztiak aprobetxatu ez eta lanpostu publiko batean aritzeko euskara ikasi ez zuelakoan. Epaile batek, aldiz, langilea berriz hartzera derrigortu du Udala, «euskara zaila» delakoan. Zalaparta piztu du epaiak, eta epaile horrek Galdakaorekin lotura ere baduela deskubritu dugu. Zeresan handia sortu du asteon epaile batek Laudioko Udalaren erabaki baten aurka hartutako erabakiak. Arabako erakunde honek kontratua eten zion bere langile bati, euskara ikasteko baliabideak jarri arren, zortzi urtez hizkuntza-profila betetzen ez zuelakoan. Bada, epaileak

Kontziliazio Plan aitzindaria adostu dute Galdakaoko udal-langile, alderdi eta sindikatu guztiek

2022-02-02
LanaBINKE / 2022ko otsaila Kontziliazio Plan aitzindaria adostu dute Galdakaoko udal-langile, alderdi eta sindikatu guztiek TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Galdakaoko Udalean inoiz egin ez den eta «eredugarritzat» jo duten Kontziliazio Plana aurkeztu dute gaur alkateak, Giza Baliabideetako teknikari eta zinegotziak eta sindikatu guztietako ordezkariek. Lau puntu nabarmen ditu plan honek, eta hemen batu ditu Binkek zerrendan. Galdakaoko Udalean ordezkatuta dauden alderdi, teknikari eta sindikatu guztiek «eredugarritzat» hartu duten akordioa aurkeztu da gaur udaletxean: udal-langileen baldintzak hobetu gura dituen Kontziliazio Plana. Lehenengoz aurkeztu da antzekorik Galdakaon. Aurkezpen horretan izan dira Iñigo Hernando alkatea, Maite Arandia Pertsonalaren zinegotzia, Cristina Bikandi

«Pornoa deseraikitzeko» hitzaldia eskainiko du gaur Mairik

2022-02-02
FeminismoaBINKE / 2022ko otsaila «Pornoa deseraikitzeko» hitzaldia eskainiko du gaur Mairik TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Salomon Ramirez Urteko laugarren saioa eskainiko du gaur Mairi Emakume Feminista Batzak, 18:00etan: «Pornoa eta pelikuletako eszena erotikoak deseraikitzen». Urtea gogor hasi du Galdakaoko Mairi Emakume Feminista Batzak, gaur —otsailak 2 eguaztena—, urteko laugarren saioa eskainiko baitu feminismoaren eta berdintasunaren bueltan. Gaurko saioak «Pornoa eta pelikuletako eszena erotikoak deseraikitzen» izango du hizpide, doakoa izango da eta Zubiaurretarren 7 kaleko lokalean eskainiko du Ane Ortizek 18:00etan —Ortizek berak aurrekoan Mairik antolatutako «Gure sexualitatea erdigunean» hitzaldia ere eskaini zuen—. Bertaratzeko ez dago aurretik izena eman beharrik.

Sormene herritarren artean diseinatu gura du Galdakaoko Udalak

2022-02-01
KulturaBINKE / 2022ko otsaila Sormene herritarren artean diseinatu gura du Galdakaoko Udalak TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Sormene «Galdakaoko sorkuntzen plaza» diseinatzeko talde eragilea osatu gura du Udalak, «euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragile guztiekin». Lehenengo bilera irekia eguen honetan izango da. Galdakaok urtero euskal kulturgintzari eskaini gura dion «sorkuntzen plaza» da Sormene. Hirugarren edizioa antolatu gura du Galdakaoko Udalak aurten, baina horren diseinuan parte hartu eta ekarpenak egiteko Batzorde Eragile-Aholkularia deitu dion taldea osatu gura du lehenago. Taldea osatzeko lehenengo bilera irekia datorren otsailaren 3rako, eguena, antolatu du herriko erakundeak: 18:00etan udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Eta «kulturgintza lan

«Lan erreforma honi ez» lemapean manifestazioa egingo da bihar Galdakaon

2022-02-01
AldarrikapenaBINKE / 2022ko otsaila «Lan erreforma honi ez» lemapean manifestazioa egingo da bihar Galdakaon ARGAZKIA: Efe agentziaTESTUA: Naia Bergaretxe Sarria Bihar, eguaztena, «Lan erreforma honi ez» oihukatzeko manifestazioa egingo dute Euskal Herriko zenbait lantoki eta herritan, baita Galdakaoko Kurtzeko plazan ere, 12:00etan. Urtarrilaren 30ean, domekarekin, ELAk, LABek, Steilasek, ESK-k, Etxaldek eta Hiruk deituta, milaka herritarrek Iruñeko, Donostiako, Gasteizko eta Bilboko kaleak zeharkatu zituzten Espainiako Gobernuak CEOE patronalarekin eta UGT eta CCOO sindikatuekin adostu duten lan erreformaren aurka. Orain, gehiengo sindikal horrek aldarrikapena lantokietara eta herrietara eramateko deia egin dute biharko, otsailaren 2rako. Horrela ba, Galdakaok ere manifestazioa egingo du bihar,

Pirinioetako Bidean Laina mendia argiztatuko dute Galdakaok eta Usansolok

2022-01-31
Erabakitzeko eskubideaBINKE / 2022ko urtarrila Pirinioetako Bidean Laina mendia argiztatuko dute Galdakaok eta Usansolok ARGAZKIA: Gure EskuTESTUA: Jon Gomez Garai Uztailaren 2an Pirinioetako 300 gailur argiztatu gura dituzte Gure Eskuk eta Kataluniako ANC eta FEEC erakundeek, «nazioarteko komunitatearen arreta geureganatzeko eta herrion autodeterminazio eskubidearen aldeko ekimen deigarri bat egiteko». Gure Esku dinamikak, ANC Assemblea Nacional Catalana eta FEEC Federació d’Entitats Excursionistes de Catalunya erakundeekin batera —eta Omnium Cultural eta Artistes de la Republica elkarteen laguntzarekin—, Euskal Herriko eta Kataluniako entitate sozialek elkarlanean antolatutako lehen mobilizazio herritarra antolatuko dute uztailaren 2an. Zapatu horretan, Pirinioetako Bidea edo Via Pirinenca deitu dioten ekimena egingo

situs togel

situs toto