Galdakaoko Kurtzea frontoiak Udako Emakume Master Cuparen finalerdietako bi hartu zituen eguaztenean. Aldai-Bergara eta Ibarrola-Gaminde bikoteak izan ziren partidetako irabazleak.
Azken urteetan bezala, Emakume Master Cup eskupilota zirkuituaren hainbat partida Galdakaon jokatuko dira. Zehazki, eguaztenean bi partida hartu zituen Kurtzea pilotalekuak, 19:00etatik aurrera.
Lehen finalerdian Aldai-Bergara bikoteak 22-11 irabazi zuen Arraiza-Capellanen kontra eta bigarrenean aldiz, Ibarrola-Gaminde bikoteak 22-14 Arrizabalaga-Erasunen aurka.
Partida hauetako eta ligaxka honen baitan Orduñan, Zarautzen eta Oñatin jokatuko direnenetako bikoterik onenak Bermeoko Artza pilotaleku historikoan jokatuko den finalerako sailkatuko dira.




