BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

      2025-06-23
      0
    • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

      2025-06-23
      0
    • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

      2025-06-23
      0
    • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

      2025-06-23
      0
    • BIDEOA | Auto batek zenbait pertsona harrapatu ditu Urretako jaietako «motor show» ...

      2025-06-22
      0
    • Jon Gomez eta Ibon Lopez de Letona, txapeldun Bilbao Jokoan saskibaloi lehiaketan

      2025-06-20
      0
    • Poteo musikatua antolatu dute gaurko Usansolon

      2025-06-20
      0
    • Euskadiko Hondartza-Bolei Txapelketa hartuko du Galdakaok hurrengo asteburuetan

      2025-06-20
      0
    • EGITARAUA | San Juan bezpera ospatuko dute astelehenean Galdakaon, Gorosibain eta Usansolon

      2025-06-20
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino Arana Fundazioak»

Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino Arana Fundazioak»

Binke
2025-06-23
18
0

Ane Irazola eta Emilio Mardaras, Sabino Arana Fundazioko kideak
BINKE / 2025eko ekaina

«Gazteak mugitzea zaila da, ez daude aurreko belaunaldikoak bezain konprometituta»

· Ane Irazola eta Emilio Mardaras
1966 eta 1945, Arrasate eta Galdakao

Arrasaten jaioa, han egin zituen ikasketak Ane Irazolak, baina duela hogeita hamar Galdakaora heldu zen, herrian gelditzeko. Sabino Arana Fundazioaren kide, honetako idazkaria da 1995etik. Fundazio honetako kide ere bada Emilio Mardaras, eta honen patrono izan zen 1993tik 2019rarte. Gaur egun jubilatuta dago. 

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Jon Gomez Garai

Arrasaten jaioa, duela hogeita hamar urte heldu zen Galdakaora Ane Irazola. Sabino Arana Fundazioaren idazkaria da gaur egun eta han batu ziren Irazolaren eta Emilio Mardaras  galdakoztarraren bideak. Mardaras fundazioaren patrono izan zen 1993tik 2019ra bitarte eta gaur egun jubilatuta dagoen arren, fundazioaren kide izaten jarraitzen du. Biak batu ditu BINKEk, fundazioan izandako esperientziaren inguruan hitz egiteko. 

Galdakoztar bi maila nazionaleko erakunde berean. Kasualitatea ala kausalitatea? Ane Irazola (AI): Lehenengo argitu beharra dago ni ez naizela galdaoztarra, Arrasaten, Gipuzkoan, jaioa bainaiz, baina esan beharra daukat nire bizitzako urte mordoxka daramatzadala Galdakaon bizitzen, 30 hain zuzen. Kasualitatea izan da gehiago, kausalitatea baino.

Egokitu izan zaizue elkarrekin lan egitea bertan? AI: Bai, ni Fundazioan 1995ean lanean hasi nintzenean Emilio bertan zegoen patrono zereginetan.

Zer da Sabino Arana Fundazioa? Sabino Arana Fundazioa, irabazi asmo bako erakundea da, EAJren eta Euskadiren historia ezagutzea, gordetzea eta ezagutzera ematea daukana helburu, beti etorkizunari begira. Etengabe eguneratuz, beti ekarpen intelektuala eginez, Euskadik aurrera jarrai dezan, beti ikuskera abertzale, demokratiko eta aurrerakoiarekin.

Zertarako sortu zen fundazioa? Abertzaletasunetik, jeltzaletasunetik, Euskadiren historia, hizkuntza, kultura, etnografia eta errealitatea ezagutu eta ezagutzera emateko.

Zerk eragin zuen zuk Sabino Arana Fundazioaren sorreran parte hartzea, Emilio? Emilio Mardaras (EM): Gorka Agirre (Agirre Lehendakariaren loba) hasi zen jendea biltzen eta berak bultzatuta lotu nintzen honetan. Gainera, alderdikoa izan naiz betidanik, beti ibili naiz alderdiaren inguruan sortzen ziren mugimendu edo elkarteetan sartuta, eta honetan ere bai.

Zergatik aukeratu zenuten Sabino Arana izena sorreran? EM: Sabino Arana abertzaletasunaren sortzaile izan zelako bere anaia Luisekin, eta bere akorduan eta omenez.

Zergatik sartu zinen zu Fundazioan, Ane? Kasualitatea izan zen, nire neba zenak eskatuta. Aitor, orduan Bizkaiko Buru Batzarrean zegoen lanean eta EAJren mendeurrena ospatzeko fundazioak laguntza behar zuen mintegi batzuk antolatzeko eta Aitorrek esan eta halaxe hasi nintzan 1995ean, eta gaur arte.

Zein da zure egitekoa idazkari moduan? Ba edozein idazkariren antzera, antolatzaile lanetan lagundu hitzaldiak eta mintegiak prestatu, erakusketetan ibili, Hermes aldizkarian koordinazio lanak egin, tailerretan eta abarretan… behar nauten guztietan ekin. 

Zein diferentzia dago lehengo eta oraingo Fundazioaren artean? EM: Hasieran, Fundazioa independentea zenean, patronoek erabakitzen zuten bidea, orain, 2011tik, ostera EAJrekin lotuta dago eta alderdiak erabakitzen du fundazioaren ibilbidea.

Ane, zer dugu Emilioren garaiko belaunaldiaz ikasteko? Bizi asko dugu ikasteko, Emilioren belaunaldikoak pertsona konprometituak izan dira, beti prest lanerako, elkarlanean egiteko eta sinestu eta bizi duten horretan buru belarri ibiltzeko, etsi gabe, beti aurrera eginez.

Zeintzuk dira gaur egun fundazioaren helburu nagusiak? Fundazioaren lema beti izan da «Atzokoan finkatuz gaur biharkoa bultzatu» eta horretan jarraitzen dugu. Lau tresna ditugu gure helburuak aurrera eramateko: hausnarketa eta eztabaidarako tribuna, pentsamendu eta historiari buruzko Hermes aldizkaria, euskal abertzaletasunaren museoa eta agiritegi historikoa. Fundazioan dauden dokumentu eta museoko pieza asko eta asko dohaintzak dira, pertsona partikular askoren familia-historia erakusten dutenak eta honekin batera euskaldunon historia ere badirenak.

Zein da gaur egun Sabino Aranaren figura oroitzearen garrantzia? Sabino Arana aintzindaria izan zen, gure nortasunari helburu politikoa jarri zion. Gaur egun bizi dugun Euskadiren sortzailea.

Zein lotura du fundazioak Euzko Alderdi Jeltzalearekin? Dena. Fundazioa EAJrekin guztiz lotuta dago, EAJren Fundazioa gara. Sabino Arana Fundazioa EAJren sorrera, historia eta garapena ezagutzera eramateko sortu zen. Euskal Abertzaletasunaren museoan eta agiritegian gorde, bildu eta sailkatuta daude Euskal Abertzaletasunaren ondare kultural eta dokumentu-funtsak ezagutzera emateko eta ikertzaileei erakusteko, hau da EAJren historia.

Zeintzuk dira fundazioak aurrera eramaten dituen ekintzak? Hausnarketa eta eztabaidarako tribunatik, hitzaldiak eta mintegiak antolatzen ditugu, gaur egungo egoera eta etorkizuneko erronkak aztertuz. Pentsamendu eta historiari buruzko Hermes aldizkaria ere argitaratzen dugu, gure elkarrizketarako eta eztabaida ideologikorako tresna da. Halaber, Euskal abertzaletasunaren museoa dugu, Euskadin bakarra jorratzen duen gaiagatik eta bildumagatik. ‘Nor gara gu?’ erakusketa Sabin Etxean ikusi daiteke, gure kultura, gure hizkuntza eta mundua ulertzeko ikuskera berezia  baldintzatu duten historiaren erakusketa. Izaten ditugu baita ere erakusketa ibiltariak, gela didaktikoa, artea eta kulturaren txokoa, escape room-a eta beste hainbat ekitaldi. Eta azken tresna agiritegi historikoa, Alderdi Jeltzalearen sorrera, historia eta garapenaren eta oro har euskal nortasunean edozein esparru geografikotan eta/edo edozein gaitan espezializatutako dokumentu-funtsa. Hasieratik, ikertzaileentzat irekita egoteko eta haien zerbitzura funtzionatzeko helburuarekin eratu zen eta urte hauetan guztietan dokumentazio historiko zabala bildu du hiru ataletan zatituta dagoen agiritegian, liburutegian eta hemerotekan. Agiritegia espezializatuta dago Euskal Abertzaletasunean, bereziki Euzko Alderdi Jeltzaleari dagokion guztian.

Nola bultzatzen du fundazioak euskara bere jardueran? Euskara gure ekitaldi eta eguneroko lan bizitzan sartuta daukagu, gure ekintzetan euskara hutsa edo elebitasuna erabiltzen dugu, baina beti presente.

Zein beste kultura- edo politika-erakunderekin aritzen da elkarlanean fundazioa? Hainbat eta hainbat erakunde eta elkarterekin egiten dugu elkarlana. Irekiak gara, gure ekintzak mundu guztiarentzako irekita eta zabalik daude.

Instituzio eta fundazioen erronka nagusienetakoa gaur egun gazteei hurbiltzea da. Zuen iritziz, nola lortu daiteke? AI: Gazteak mugitzea zaila egiten da, ez daude Emilioren belaunaldikoak bezain konprometituta. Hala ere, ahalegintzen gara eta baditugu txikientzako eta gazteentzako ekitaldiak, esaterako tailer didaktikoak. Hauen helburua, sormena garatu, arte plastikoak sustatu eta ezagutu, euskara eta euskal historia ezagutzera eman eta norbanakoaren eta talde lana bultzatzea da. Scape room-eko bi gela ere baditugu, jolastuz historian murgiltzen zaituztenak.  Gure Fundaziora gazteak ere hurbiltzen dira ikasketa praktikak egitera, bai artxiboan eta bai museoan, errestaurazio lanetan, katalogatzen, deskribatzen eta abar…

Biak galdakoztarrak izanik, ikusten duzue modurik Sabino Arana Fundazioan egiten den lana zuen herrian egiteko? Bai, dagoeneko izan dira hiru erakusketa Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, Saharari buruz, ¡Nunca Más! Imágenes de guerra (1936-1939) eta EAB Emakumeak aberria eginez. Baita hitzaldiren edo beste ere. Eta irekiak gaude beste hainbat gauza egiteko. •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera ...

Hurrengo albistea

Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • AktualitateaEnbaxadoreak

    Alejandro Ruiz galdakoztarra «Vascos por el mundo» saioko protagonista

    2022-10-10
    Galdakao
  • Gurera etorriak

    Elisdan Serrano: «Argi daukat bertako jendeak asko lagundu izan nauela»

    2020-07-20
    Binke
  • Gurera etorriak

    Ernesto Vega: «Jendea eta giroa da hemendik gehien gustatzen zaidana»

    2024-03-18
    Binke
  • Taldeka

    ZarataK: «Taldea, bere osotasunean, galdakoztarra da»

    2022-01-31
    Binke
  • Elkarrizketak

    Pako Revueltas: «Aktoreak ‘gezurlariak’ gara, ez gezurtiak»

    2017-01-20
    Binke
  • Taldeka

    Zurrut taldea: «Hobetzekoak proposatzeko askatasun handiagoa dugu»

    2020-11-20
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

Galdakaoko Udalak «euskara zaintzeko eta biziberritzeko konpromisoa nabarmen indartu du azken urteotan» eta ildo honetan..
  • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

    Galdakao
    2025-06-23
  • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

    Galdakao
    2025-06-23
  • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

    Galdakao
    2025-06-23
  • BIDEOA | Auto batek zenbait pertsona harrapatu ditu Urretako jaietako «motor show» erakustaldian

    Galdakao
    2025-06-22

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...