Urriaren 6an +Musicas sariak banatu ziren Madrilen eta bertan Ane Legarreta galdakoztarrak sortutako ESAS Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak saritu zuten. Grabaketa klasikorik onenaren saria irabazi zuen, ‘Dance of chance’ lanarengatik.
Madrilgo Sofia Erregina Museoak +Musica sarien ekitaldia hartu zuen urriaren 6an eta bertan sarietako bat jaso zuen Ane Legarreta galdakoztarrak —beste emakume batzuekin batera— sortutako ESAS Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak.
+Musicas ekimenak emakume sortzaileen lanak saritzen ditu eta kasu honetan grabaketa klasikorik onenaren saria eman dio ESAS-i, ‘Dance of chance’ lanarengatik.
Legarretak berak jaso zuen saria, bere kide Natalia Sanchez eta Haizea Huegunekin batera. «Eskerrik asko +Musicas sariarengatik. Arrakasta partekatuak hobeak dira beti», adierazi du ESASek sareetatik.