Antzezlan bi hartuko ditu Torrezabal Kultur Etxeak asteburuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Red de Teatros de Navarra
Torrezabal Kultur Etxearen 30. urteurrena ospatzeko egitarauaren baitan, antzezlan bi hartuko ditu aretoak asteburu honetan. Barikuan, urriak 18, Khea Ziater konpainiak ‘La sed del minotauro’ eskainiko du eta zapatuan Canti Vaganti taldeak aldiz, ‘Pinocchio, eldarniozko istorioa’.
Torrezabal Kultur Etxeak 23 ikuskizun hartuko ditu abendura bitarte, Galdakaoko Udalak aretoaren 30. urteurrena ospatzeko prestatu duen egitarauaren baitan. Barikuan, urriak 18, Khea Ziater konpainiak ‘La sed del minotauro’ eskainiko du 20:00etan.
Alex Gerediaga zuzendariaren eskutik, taldeak anti-heroiez hitz egingo du, izaki arranditsu eta apur bat etsiez, beren zoriona konkistatzeko borroka galtzean sentitzen duten beldurraz.
Zapatuan aldiz, ‘Pinocchio, eldarniozko istorioa’ antzezlana aurkeztuko du Canti Vaganti konpainiak. Saio honen bitartez Pinocchioren benetazkoa abenturak ezagutuko ditugu, «Carlo Collodiren ipuin gordin, bizi eta komikoa, inolako beldurrik eta zentsurarik gabe».
Saio bietarako sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean.