
Areto Futboleko Euskal Kopako finala Galdakaon eta Usansolon jokatuko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: DV
Asteburu honetan Areto Futboleko Euskal Kopako finala jokatuko da ‘final four’ formatuan eta finalerdietako eta finaleko egoitzak Usansolo eta Galdakao izango dira, hurrenez hurren.
Bihar eta etzi 2024-2025 Areto Futboleko Euskal Kopako finala jokatu da, ‘final four’ formatuan, eta Usansolo eta Galdakao izango dira partiden egoitzak.
Lehen partidak, finalerdietakoak, bihar izango dira Usansoloko Unkina kiroldegian 17:00etatik aurrera. Egun horretako kanporaketak honako hauek dira: Oiartzun Kirol Elkartea-Otxartabe eta CD Beti Araba-Antxo AF.
Partida hauetako irabazleek finala jokatuko dute domekan Galdakaoko Urreta kiroldegian, 18:30ean. Pabiloiaren edukiera 600 pertsona ingurukoa da eta sarrera doakoa izango da.