Aurten 50 urte bete ditu Adiskide Pilota Elkarteak eta hau ospatzeko jai berezia antolatu zuen atzo Kurtzeko frontoian. Ehunka pertsona batu ziren hitzorduan eta han izan zen BINKE, 110 irudi hauek batzeko.
Egun berezia bizi zuen atzo Adiskide Pilota Elkarteak. Belaunaldi guztietako pilotari eta herritarrak batu zituen Kurtzeko frontoian, 50. urteurrena ospatzeko.
Jai giroan, belaunaldien arteko partidak jokatu zituzten goizeko 10:30etik, eta ostean bazkari herritarraz eta musikaz gozatu zuten bertaratu zirenek. Oroigarriak banatu zituzten ere.
Hitzorduan izan zen BINKE eta hemen batu ditugu ospakizunak emandakoaren 110 irudi.



















































































































