
ARGAZKIAK | Dantza izan zen nagusi Usansoloko jaietako domeka goizean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Ander Elordui
Usansoloko jaiak ospatu dituzte asteburuan eta herritarrek hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan dute. Atzo goizean esaterako, Divenirek dantza tailerra eskaini zuen Unkina plazan eta Oinarin Dantza Taldeak aldiz, emanaldia. Hitzordu bietan izan zen BINKE eta hemen batu ditugu hauetako 41 argazki eder!
Barikutik atzora bitarte ospatu dituzte Usansolon maiatzean egin ohi dituzten jaiak eta hiru egunetan zehar ehunka lagun batu dira Jai Batzordeak antolatutako ekintza ezberdinetan.
Atzo goizean esaterako, dantza izan zen nagusi Usansolon. Divenirek tailerra eskaini zuen Unkina plazan hainbat lagunentzat eta ostean, kasu honetan Arlo Baltza plazan, Oinarin Dantza Taldeak emanaldia egin zuen.
Ekintza bi hauetan izan zen BINKE eta hemen batu ditugu hauek emandakoaren 41 argazki koloretsu.








































