
ARGAZKIAK | Euripean bada ere, giro ederra atzo Ibilaldiak antolatutako bizikleta martxan eta tailerrean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Eguzkibegi Ikastolak aurtengo Ibilaldia antolatuko du maiatzaren 25ean eta horren aurretik hainbat ekintza prestatu ditu motorrak berotzen joateko. Atzo herri bazkaria antolatu zuen ikastolan eta horren aurretik bizikleta martxa egin zuten ehunka lagunek Kurtzean zehar, Txirrindulari Gelaren antolakuntzari esker, eta Mantangorri tailerra ikastolan. Han izan zen BINKE eta hemen batu ditugu 50 irudi koloretsu, ikusi nahi?
Bigarrenez hartuko du Ibilaldia Galdakaok. Lehenengo edizioa 2009ko maiatzaren 31n antolatu zuen Eguzkibegi Ikastolak, eta bigarrena aurtengo maiatzaren 25ean egingo du. Data horretarako atzera kontaketa ofiziala otsailaren 21ean hasi zuten, Torrezabal Kultur Etxean egindako ekitaldian.
Bertan aurkeztu zituzten 2025eko Ibilaldiaren abestia eta bideoklipa. Abestiaren doinua Oxabik jarri du eta letra aldiz, horretarako propio batu zen Eguzkibegiko ikasle talde batek egin du, BINKEk jaso zuen moduan.
Aurkezpen honen ostean, motorrak berotzen jarraitzen dute maiatzaren 25a baino lehen eta atzo esaterako, herri bazkaria egin zuten ikastolan. Baina horren aurretik eta eguraldi kaskarrari aurre eginez, Galdakaoko Txirrindulari Elkartearen Gelak antolatutako bizikleta martxa egin zuten ehunka lagunek Kurtzeko plazatik, eta Mantangorri tailerrean gustura ibili ziren guraso eta gaztetxo asko ikastolaren aterpean.
Han izan zen BINKE eta hemen batu ditugu atzoko goizak utzitako 50 irudi:

















































