ARGAZKIAK | Galdakaoko bonbardaketaren 87. urteurrena oroitu dute gaur eguerdian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Tropa faxistek Galdakao bonbardatu zutenetik 87 urte bete dira gaur, maiatzak 19, eta sarraski horretan hil zituzten hamasei galdakoztarrak oroitzeko helburuz, ekitaldia antolatu du gaur eguerdian Udalak Plazakoetxen. Han izan da BINKE eta hemen batu ditugu 45 irudi.
Galdakaok hogeita zortzi bonbardaketa jaso zituen 1937an tropa faxisten aldetik. Urte horretako maiatzaren 19an hamasei galdakoztar hil zituen faxisten hegazkinek Plazakoetxeko aterpe sarrerara jaurtitako bonba batek eta hauek oroitzeko ekitaldia antolatzen du urtero Galdakaoko Udalak.
Aurten ere ekitaldia antolatu du gaur, maiatzak 19, eguerdian eta honetan ohikoa den lore eskaintza egin dute Plazakoetxen.
Besteak beste, Galdakaoko Udaleko ordezkariek parte hartu dute hitzorduan eta baita hainbat galdakoztarrek ere, ohi den moduan.
BINKE ere izan da ekitaldian eta hemen batu ditugu honek utzitakoa 45 iruditan: