
ARGAZKIAK | Goazenek dantzan jarri ditu gaztetxoak Ibilaldiko 2. gunean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Ander Elordui
Ibilaldia ospatzen ari da gaur Galdakaon eta ehunka lagun batzen ari dira hiru guneetan, hainbat ekintzaz gozatzeko. Goazenek esaterako, dantzan jarri ditu gaztetxoak Romualda Zuloaga plazan eta han izan da BINKE argazki eder hauek batzeko.
Jai giroa da nagusi gaur Galdakaon. Aurtengo Ibilaldia ospatzen ari da gure herrian eta ehunka lagun batzen ari dira Eguzkibegi Ikastolak antolatutako dozenaka ekintzetan.
Romualda Zuloaga plazan esaterako, ikuskizuna eskainiko du goizean Goazenek eta ehunka gaztetxo jarri ditu dantzan. Han izan da BINKE eta hemen batu ditugu emanaldiko eta 2. guneko giroaren hainbat irudi.




























