ARGAZKIAK | Iñaki Ibarretxe futbolari ohia omendu zuten Malagan
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Galdakao Futbol Taldeko beteranoak
Pasa den astean aurreratu zuen Binkek Iñaki Ibarretxe omenduko zutena Malagan, Galdakaoko zein hango klubetan aritu baitzen Ibarretxe, Jon Zarate lezamarrarekin batera. Bada, hementxe batu ditugu Malagatik jasotako irudi guztiak. Ekipo ederra joan zen, eta galdakoztarrak ohorezko sakea ere egin zuen!
Futbolean aritzeko arrazoiak ez dituzte falta Galdakao Futbol Taldea utzi zuten galdakoztarrek, eta beteranoen taldea sasoi betean dagoela erakusten du hara-hona egiten dituen bidaietan. Azken bidaia aldiz, ez da beste bat gehiago izan, Malaga Futbol Klubeko beteranoen aurka jokatu baitute pasa den barikuan, maiatzaren 6an.
Berezia izan da Malagara bidaia, ez hara bidaiatze hutsagatik —tarteka egiten dituztelako Bizkaitik kanporako bidaiak Galdakaoko futbolari ohiek—, baizik eta klub galdakoztarrean zein malagarrean futbolari aritu zen Iñaki Ibarretxe atezain ohi galdakoztarra omendu dutelako Andaluziako hirian. Ibarretxek izan zuen, gainera, norgehiagokaren ohorezko sakea egiteko aukera.
Iñaki Ibarretxeren eta Jon Zarateren istorioaren berri eman zuen Binkek pasa den asteko bideo batean, biek jokatu baizuten bai Galdakaoko zein Malagako klubetan —azken honen igoera Lehenengo Mailara lortuz—. Eta horren harira, Ibarretxek Malagara bidaiatu zuen maiatzaren 5ean, hilaren 6 arratsaldean bi taldeen artean jokatu behar zen lagunartekoan omenaldia jaso eta ohorezko sakea egiteko.
Hauek Galdakao Futbol Taldeko beteranoek Binkeri bidalitako irudiak. Argazkiaren azpiko lehenengo bideoan, Ibarretxeri eta bere kide 1960-1961 denboraldian izan zen Ben Barek futbolari ohiari egindako pasilloaren unea. Bigarren bideoan berriz, ohorezko sakearen unea.