ARGAZKIAK | Mozoilo Eguna arrakastaz antolatu dute Galdakaoko 13 elkartek
Kultura
BINKE / 2022ko ekaina
Mozoilo Eguna arrakastaz antolatu dute Galdakaoko 13 elkartek
TESTUA: Binke
ARGAZKIAK: Click&Click elkartea
Pasa berri den asteburuan ospatu du Galdakaok bere Mozoilo Egunaren bosgarren edizioa, herriko 13 elkartek elkarlanean antolatutako jaia. Hemen batu ditu Binkek Click&Click elkarteko argazkilariek bidalitako 26 irudi.
Pozik amaitu dute Mozoilo Egunaren 13 elkarte antolatzaileek asteburua, pandemiaren ostean antolatu den lehenengo Mozoilo Eguna eta bere bosgarren edizioa. Aurtengo edizioak gainera, egun bakarretik asteburu osora egin du jauzi, eta barikuan hasitako pilota partiduei amaiera eman zioten dantzari txikien dantzek domekan, ekainaren 5ean.
Jai berezia da Mozoilo Eguna, ohikoa ez bezala eta herrietako patroien jaietatik kanpo, egun hau hainbat elkarteren artean antolatu ohi delako. Bileretara elkarte bakoitzeko ordezkari bana joan ohi da eta aurten elkarteen elkartea ere osatu dute Mozoilo Eguna urtero antolatzeko.
Aurten 13 elkartek antolatu dute Mozoilo Eguna. Elkarte horien artean Binke —esparru komunikatiboan laguntzen— eta Click&Click argazkilarien elkarteak daude. Azken honek argazkiak atera zituen, eta Binkerekin akordioa eginda dutenez, hementxe batu ditu hedabide honek Click&Click-eko hainbat argazkilarik Mozoilo Egunean ateratako zenbait irudi: