ARGAZKIAK | Senide dira Altsasuko eta Galdakaoko herriak, gaurtik aurrera

Altsasuko inauteriek batzen dituzte Galdakao eta Altsasu, eta lotura hori ofizial eta instituzional egin berri dute zapatu eguerdi honetan bi udalerrietako alkateek, karga sinboliko handiko ekitaldian. Hemen argazki gutxi batzuk!

Altsasuko inauteriak XX. mende hasieran egin ziren azkenekoz, 1976an Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak horiek berreskuratzeko prozesua hasi zuen arte.

Talde galdakoztarrak egindako lanari eta Altsasuko herriak lan horri emandako onarpen eta jarraipenari esker berpiztu ziren Altsasuko inauteriak, gaur egun Euskal Herriko inauteri berezi eta ezagunenetarikoak.

Lotura horren harira senidetu egin dira Galdakao eta Altsasu, eta horretarako ekitaldia berezia antolatu dute gaur, zapatua hilak 31, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan.

Bertan, Altsasuko eta Galdakaoko alkateek hitza hartu eta senidetzeak ofizialki sinatzeaz gain, herri bateko eta besteko elkarteek ere hartu dute parte, inauterietako pertsonaia hain ezagunak diren Momotxorroak ere ez dira falta izan —Momotxorroa altsasuarrek jantzita—, ezta dantza, bertso eta musika saiotxoak ere.

Laster argitaratuko du BINKEk ekitaldiko laburpen-bideoa, baina horren aurretik argazki xume hauek erakutsi gura dizkizuegu.

situs togel

situs toto