Asfaltatze lanak hasi dira Tximelarren, Abusun eta Lapurdin
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Tximelarren, Abusun eta Lapurdin martxan dira asfaltatzeko lanak eta Txispamendiko landa gunea konpontzen ari dira ere. Guztira, 382.095 euro bideratuko ditu Udalak egiteko hauetarako.
Hasi dira Galdakaon hondatuta dauden eremu gehiago konpontzeko lanak. Batetik, Urretako eskolaren atzeko kaletik Tximelarrera doan errepidea berritzen hasi dira; hain zuzen, Urretatik Tximelarrerako igogailua egiteko moztuta egon den errepidea.
Abusun herrirako sarrera den igoerako zati bat asfaltatuko da: suhiltzaileen eraikin zaharretik Zabalganera arteko zatia. Lapurdi kalean aldiz, goialdea asfaltatuko da, aparkalekutik Altzadira arteko gunea eta gabonen ostean ekingo zaie lan hauei.
Bestalde, Txispamendiko landa gunea konpontzen ari da Udala, obrak laster amaituko direla aurreikusita dagoela. Guztira, 382.095 euro bideratuko dira egiteko hauetarako.