
Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Herria hobetzeko helburua duen Auzotik Galdakao proiektua aurrera doa eta hurrengo asteetan 1, 2, 3 eta 6 eremuetako Lurralde Kontseiluak batuko dira. Hemen batu ditugu bileren datak eta ordutegiak.
Auzotik Galdakao proiektuko Lurralde Kontseilu guztiak sortzeko fasea duela gutxi amaitu da eta horietako batzuk azken urtean euren eremuak hobetzeko proposamenak lantzen aritu izan dira. Berriki eratutakoak, berriz, azken hilabeteetan euren auzoetara egokitutako konponbideak diseinatzen hasi dira.
Azken hilabeteetan bilerak izan dira helburu horiek lortzeko bidean, eta datozen asteetan ere batzar gehiago izango dira. Zehazki, Galdakaoko 1, 2, 3 eta 6 eremuetako Lurralde Kontseiluak ekainaren amaieratik uztailaren hasierara bitarte bilduko dira, egun hauetan:
· 1. eremuko kontseilua (Aperribai, Olabarrieta, Txistulanda eta Jugu):
Ekainak 24, 18:30ean, Olabarrietako pertsona nagusien lokalean
· 2. eremuko kontseilua (Urreta, Urtebieta, Tximelarre Goikoa eta Zuhatzuarre):
Ekainak 25, 18:00etan, Urreta 2 eskolako areto nagusian
· 3. eremuko kontseilua (Galdakaoko landa auzoak):
Uztailak 2, 18:30ean, udaletxean
· 6. eremuko kontseilua (Berezikoetxe eta Zabalea):
Ekainak 30, 18:30ean, udaletxean
Ohi den bezala, bilkurak publikoak dira, baina entzule gisa joateko aurretik Parte Hartze arloan egin behar da eskaera aforo kontuengatik. Horretarako, 688 830 479 telefonora deitu edo partaidetza@galdakao.eus helbide elektronikora idatz daiteke.