Belaunaldien arteko bizikidetza sustatzeko Kuvu programara batu da Galdakao

Argazkia: Kuvu

Galdakaoko Udalak hitzarmena egin du belaunaldien arteko bizikidetza sustatzen duen Kuvu programarekin. Nagusien artean nahi gabeko bakardadea saihesteko eta gazteei etxebizitza duina lortzea errazteko proiektua da.

Belaunaldien arteko bizikidetza sustatzen duen Kuvu ekimenera batu da Galdakao, «herritarren etxebizitza premiari eta elkar zaintzari bide emateko modu gisara».

Ekimena bizikidetza ereduan oinarrituta dago: 65 urtetik gorako pertsona batek bere etxebizitza 35 urtetik beherako gazte batekin partekatzen du, ekarpen ekonomiko murriztu baten truke, eta, aldi berean, konpainia eta eguneroko laguntza jasotzen ditu esparru seguru batean.

«Proiektua komunitatearen ikuspegi zabalagoan kokatzen da, elkartasuna eta elkar zaintza ardatz nagusi bezala hartzen dituena, eta beste udal estrategia batzuekin bat datorrena, hala nola Galdakao Zeugaz ekimenarekin», adierazi du Galdakaoko Udalak.

Proiektua dagoeneko martxan dago Galdakaon, eta informazio bilerak eta hainbat jarduera egingo dira interesa duten adineko pertsonen eta gazteen arteko harremanak errazteko. Zehazki, horiek azaroaren 27an eta abenduaren 2an egingo dira, 17:00etatik 19:00etara, Tximelarreko Adinekoen Zentroan.

situs togel

situs toto