Euskararen erabilera sustatu eta harremanak indartzeko asmoz, Hego Uribeko Berbalagunek Bermeoko ondare kulturala ezagutzeko irteera antolatu dute. Urtarrilaren 24an izango da eta Galdakaotik trenez joateko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Berbalagun ekimenak kultur ondarea ezagutzeko taldea jarri du martxan Galdakaon ikasturte honetan, euskararen erabilera sustatu eta harremanak indartzeko asmoz.
Hego Uribeko berbalagunek talde horrekin irteera antolatu dute urtarrilaren 24rako, eta herritarrak animatu ditu parte hartzera.
Irteera Bermeoko kultura ondarea ezagutzeko izango da eta herria «jendearen ahotik ezagutzeko aukera» izango dute parte-hartzaileek.
Antolatzaileek trenez Bermeora trenez joateko aukera eskaini dute, Zugutzuko tren geltokitik 09:30ean.
Parte-hartzaileetako batzuk bazkaltzera geratuko dira eta asmo hori duenak abisatzeko eskatu du antolakuntzak.




