Bilbo eta Galdakao arteko bidegorria eskatzeko martxaren ikasturteko lehena, bihar
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Udako etenaldiaren ostean, Bidegorria Galdakaora Orain martxaren XXX. edizioa antolatuko du Biziz Bizi elkarteak bihar, irailak 28. Hilero moduan, ibilbidea 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik.
Hilero egiten duen moduan eta udan egindako etenaldiaren ostean, Biziz Bizi elkarteak Bidegorria Orain martxa antolatuko du bihar, irailak 28. Martxan Bilbo eta Galdakao arteko bidegorria eskatzen jarraituko parte-hartzaileek.
Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik abiatuko dira 11:00etan eta guztira 25 kilometro egingo dituzte, hauxe aldarrikatuz: «Bizkaiko Foru Aldundiak entzun gabe jarraitzen du, eta guk segurtasuna bermatuta duen bide bat nahi dugu!».
Honezkero 30 martxa egin dituzte aldarrikapen honen harira eta «horrela jarraituko dugu lortu arte!».