Biziz Bizi elkarteak ekinean jarraitzen du, eta Bilbotik Galdakaora arteko bidegorria eskatuko du zapatu honetan ere, 41. aldiz, Bilbon 11:00etan hasi eta Galdakaon 14:00 aldera amaituta.
‘Bidegorria Galdakaora orain’ bizikleta martxaren 41. edizioa antolatuko du urriaren 25erako Biziz Bizi elkarteak. Hileroko azken zapatuan egin ohi duen moduan, hitzordua 11:00etan hasiko da Bilboko kale nagusiaren 25. zenbakian, Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren parean.
«Aldundiak bere diru sarrerak urtero handitzen dituen bitartean, NextGeneration Europako funtsak nora doazen ez dakigunean eta Subflubial proiektu kutsakorra autoentzako lehenetsi gura dabenean, guk Bilbotik Galdakaora bitarteko bidegorria eskatzen jarraituko dogu», adierazi diote BINKEri Bizi Bizi elkarte antolatzailetik.
Hilero bezala, zapatuan Bilbon hasi eta Galdakaon amaituko dute bizikleta martxa, 14:00 aldera Kurtzeko plazan. Bidea musikak girotuta eta poliziak babestuta egingo dutela ohartarazi dute, beste behin.