Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak urtea hasteko lau ekintza eskainiko dizkie herriko adinekoei. Besteak beste, Bilboko Alde Zaharrera bisita egiteko aukera eskainiko du.
Galdakaoko adineko pertsonak aktibo mantentzeko prestatzen dituen ekimenen barruan, Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak hainbat ekintza antolatu ditu urtarrilerako.
Horien bidez, kolektibo hori osatzen duten pertsonek bere zaletasun berak dituen jendearekin gozatu ahal izango dute.
Hauek dira Udalak prestatu dituen jardueren data eta ordutegiak:
- Urtarrilaren 19tik apirilera bitarte: Erorikoak prebenitzeko ikastaroa, astero, Izarra adinekoen zentroan, 09:30ean. Parte hartu ahal izateko izena ematea beharrezkoa da eta epea zabalik dago.
- Urtarrilak 20, martitzena: Bisita Bilboko Zazpi Kaleetara. Bi txanda izango dira: euskaraz (10:00etan) eta gazteleraz (12:00etan), eta talde bakoitzean gehienez 25 lagunek parte hartu ahal izango dute. Izena ematea beharrezkoa da urtarrilaren 15etik aurrera, osteguna.
- Urtarrilaren 21eetik martxora bitarte: chi kung ikastaroa, eguaztenero, 11:30etik 13:00etara. Saioak Danok aurrera adinekoen zentroan izango dira eta izena eman daiteke dagoeneko.
- Urtarrilak 29, eguena: Berriz-Durango ibilbidea egingo da, 12,84 kilometrokoa. Interesdunek urtarrilaren 16tik aurrera izena eman ahal izango dute, 30 plaza bete arte.
Horiez gain, adineko pertsonen beharrei erantzuten die zerbitzuak. Aisialdirako jarduerak proposatzen ditu, IMSERSOko bidaien inguruko informazioa eta jubilatu eta pentsiodunentzako informazioa eskaintzen du eta orotariko kontsultak eta aholkularitza ematen ditu.
Proposatutako jarduera guztietan, izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 08:00etatik 13:30era izango da; gainerako egunetan, Adinekoen Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da astelehenetik barikura, eta eguenetan 16:00etatik 18:00etara. Pertsona bakoitzeko gehienez bi inskripzio onartuko dira jarduera guztietan.




