Bizkaia Bai plataformak Galdakaoko udal-hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bizkaia Bai plataforma
Bizkaia Bai plataforma Galdakaoko udal-hauteskundeetara aurkeztuko da eta Miguel Angel Martin izango da taldearen alkategaia. Atzo aurkeztuko zituzten Martinekin batera zerrendan izango diren gainontzeko kideak, Gipuzkoa kalean duten egoitzan egindako hitzorduan.
Galdakaoko udal-hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi gehienek haien hautetsien zerrenda ezagutzera emateko ekitaldia egin dute jada. Azkena Bizkaia Bai plataforma izan da, Miguel Angel Martin zerrendaburu duena, Binkek jaso zuen moduan.
Martinekin batera zerrendan izango diren kideak atzo batu ziren, plataformak Gipuzkoa kalean duen egoitzan egindako ekitaldian. Bertan, bere ideia eta proiektuen inguruan aritu ziren eta honako zerrenda hau aurkeztu zuten:
1. Miguel Angel Martín Matas.
2. Itziar Armas Díez.
3. Emilio Ramírez Aguilar.
4. Celia Rangel Martínez.
5. Iñigo Lavín Martínez.
6. María Begoña Bueno Marín.
7. Francisco Javier Garrido Mediavilla.
8. Antonia Martínez Carrasco.
9. Rafael Branderiz Soto.
10. José Luis Elorduy Pardo.
11. Ainhoa De La Hera Díez.
12. Juan Antonio Fernández Carmona.
13. Carlos Mazón Del Campo.
14. María Del Pilar Prada Torres.
15. Jesús Elorriaga Sagasti.
16. Jesús Barreiro Castro.
17. María Consuelo Huerta García.
18. Celia Matilde Rangel López.
19. Beatriz Besga Obieta.
20. Eduardo Saénz Rementería.
21. Oscar Luengo Nuñez.