Galdakaoko Udalak 12 eta 17 urte arteko nerabeentzat antolatzen duen Itxi Pa(r)kean egitasmoa bueltan da. Ekimenaren baitan ekintzak antolatuko ditu bariku iluntzetan eta hemen batu ditugu ekintzen datak eta tokiak.
Azken edizioetan izandako harrera ona ikusita, Galdakaoko Udalak berriro martxan jarri du 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako Itxi Pa(r)kean ekimena.
Egitasmoaren baitan Udalak ekintzak antolatuko ditu hurrengo hilabeteetako barikuetan, 18:30etik 20:30era. Hauek dira bakoitzaren xehetasunak:
- Azaroak 14, barikua: Graffiti tailerra, parkour eta zientzia bisuala tailerra, Plazakoetxen
- Azaroak 22, zapatua: Gamer gela, light painting eta patinajea, Gandasegiko arkupeetan
- Azaroak 28, barikua: Berdintasunaren argia scape room-a, txapa tailerra eta gore makillaje tailerra, Plazakoetxen
- Abenduak 5, barikua: Gamer gela, kutxa dorrea eta argidun txartelak tailerra, Gandasegiko arkupeetan
- Abenduak 13, zapatua: Graffiti tailerra, Monster Txef eta eskalada, Gandasegiko arkupeetan





