Dinamitaren argazki funts digitala, ikusgai Galdakaoko udal artxiboan

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Maxamgroup enpresak Dinamitaren dokumentazio historikoa Galdakaoko Udalaren esku utzi du. Horri esker, 161 irudi batzen dituen funts digitala sortu du eta udal artxiboan jarri du ikusgai.

Galdakaoko Udala Maxamgroup enpresarekin lanean izan da azken hilabeteetan eta elkarlan horri esker, herriaren mende bat baino gehiagoko historia modu librean kontsultatzea ahalbidetzen duen proiektua sortu du: Dinamitaren argazki funts digitala.

Funtsa ikusgai dago Galdakaoko udal artxiboan, eta guztira 161 argazki digitalizatu, deskribatu eta sailkatu dira bertan. Horietatik 100 baino gehiago enpresaren artxibo historikotik datoz, eta 44 kopia digital Udalaren esku zeuden.

Argazkiek 1880 urtetik 1980. hamarkadara bitarteko garaia hartzen dute, eta ez dute solik fabrikaren hazkundea erakusten —hasieran Sociedad Anónima Española de la Pólvora Dinamítica, Priviliegio de A. Nobel (SED) izena zuen—, baizik eta Galdakaorekin zuen lotura sakona ere.

Irudien artean emakume dinamitariei eskainitako 17 nabarmentzen dira. Emakume aitzindari horiek enpresaren lehen urteetatik lan prozesuan parte hartu zuten, hasiera batean dinamita kartutxetan sartzeko ardura hartuz. Horien presentzia funtsean «lan talde barruan eta herriaren historian izan zuten funtsezko rolaren aitortza da», Udaletik azaldu dutenez.

Tokiko ondarea zaintzeko proiektua

Ondare historikoa berreskuratu eta zabaltzeko proiektu honen baitan, Suediako Nobel Fundazioarekin harremanetan ere jarri da Udala. Horrek funtsa kontuan izango du bere jarduera kultural eta dibulgatzailearekin lotutako etorkizuneko erakusketa, ikerketa edo ekimenetan.

Horrela, Maxam enpresaren artxibo historikoaren ikusgarritasuna Alfred Nobelen jaioterriraino hedatuko da. Haren izena daramaten sarien sortzailea izan zen Nobel, eta Sociedad Anónima Española de la Pólvora Dinamítica-Priviliegioren hastapenekin lotura estua izan zuen.

Proiektuaren aurkezpenean Iñigo Arriandiaga Hernando Galdakaoko alkatea, Edurne Espilla Kultura zinegotzia, Aitor Elorrieta Maxameko zuzendaria, Ana Martinez Udaleko Artxibo Teknikaria, eta Leire Mendibe enpresako Giza Baliabideen zuzendaria elkartu ziren. Guztiek «tokiko ondare historikoa zaindu eta zabaltzeko erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia» azpimarratu zuten.

situs togel

situs toto