
EGITARAUA | Bengoetxeko jaiak ospatuko dituzte asteburuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bengoetxeko Jai Batzordea
Bengoetxe auzo galdakoztarreko jaiak barikutik, uztailak 18, domekara bitarte ospatuko dira. Besteak beste, janari txapelketak, tailerrak eta musika saioak antolatuko dituzte hiru egunetan zehar. Albiste honetan batu dugu egitarau osoa.
Udako jaiak Galdakaoko auzoetara heltzen ari dira ere. Bengoetxe auzoak esaterako jaiak ospatuko ditu aurten ere uztailean, barikutik domekara bitarte. Horretarako egitarau zabala antolatuko dute auzo galdakoztarrean, ume eta nagusiei zuzendutakoa.
Besteak beste, janari txapelketak, musika eta dantza saioak, buruhandiak eta tailerrak izango dira Bengoetxen hiru egunetan zehar. Hemen batu dugu egitarau osoa:
Uztailak 18, barikua
18:00 Argazki erakusketa: ‘Bengoetxe auzoaren oroimena’
18:30 Kalejira, txistulariak eta buruhandiak¡
19:00 Pregoia eta txupinazoa Bengoetxe Kantari koroarekin
19:15 Bengoetxe Kantari koroaren kontzertua
20:00 Sardinada herrikoia
20:30 Animazio musikala Samasiku txarangarekin
22:00 Bingo herrikoia
23:00 Berbena DJ Dandyren eskutik
Uztailak 19, zapatua
10:00 Txikientzako jolasak Bengoetxeko ludotekako begiraleekin, ludotekan
11:00 Igel txapelketa txosnan
12:00 Bitsaren jaia txosnagunean
13:00 Ur jolasak txosnan
13:00 Pintxopotea
15:30 Mus eta briska txapelketa
17:00 Umeentzako eskulanak
18:00 Sevillako dantza tradizionalen erakustaldia eta tailerra
19:30 Batxatako dantza tailerra eta dantza erakustaldia Les Sens-en eskutik
22:00 Bingo herrikoia
23:00 Mojito tropikala festa
23:30 Tropikar festa Mozoilo irratiarekin
Uztailak 20, domeka
10:00 Txiki txangoa txosnagunetik La Trokara
10:00 Bengoetxeko mendi irteera Ganguren Mendi Taldearen eskutik
11:00 Meza Santa Marina eta auzoko hildakoen omenez
12:30 Kontzertua Da Capo bandaren eskutik
14:30 Herri bazkaria*
15:30 Kantu zaharrak eta erromeria Joxe Mendizabalekin
17:30 Txikientzako herri-kirolak
19:30 Txupina eta jai amaiera
*Tiketak 8 eurotan aurretiaz salgai Bengoetxeko Jubiletxean, txosnan eta Gangureneko lokalean.
