Ekain Galindo: «Musikaz gozatzeko eta gauza asko ikasteko aukera eskaintzen du Señeak Rock kanpusak»

Argazkiak: Bizkaiko Foru Aldundia eta BINKEri bidalitakoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Alex Sarduik, Ekain Alzolak eta Lauaxeta Ikastolak 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako Señeak Rock musika kanpusaren edizio berria antolatuko dute apirilaren 5etik 10era. Ekimenaren inguruan gehiago jakiteko helburuz, aurreko edizioan parte harte zuen Ekain Galindo usansolotarrarekin hitz egin dugu. 

Bizkaiko nerabeei musikaren inguruko doako esperientzia paregabea eskaintzeko helburuz, Señeak Rock kanpusaren edizio berria antolatuko dute apirilaren 5etik 10era bitarte Bizkaiko Foru Aldundiak, Alex Sarduik, Ekain Alzolak eta Lauxeta Ikastolak Ekimenaren atarian, aurreko edizioan parte hartu zuen Ekain Galindo usansolotarrarekin hitz egin du BINKEk.

Zerk motibatu zintuen kanpusean izena ematera? Txikitatik musikarekin lotuta egon naiz. Bateria jotzen dut txikitatik, eta duela urte batzuk gitarra jotzen ere hasi nintzen. Musikak beti izan du leku handia nire bizitzan, eta gaur egun ere talde batean jotzen dut Galdakaoko bi lagunekin, Buzkentza. Horregatik, musikarekin lotutako zerbait bazegoen, zalantzarik gabe izena emango nuen, argi zegoen. Señeak Rock kanpusaren berri izan nuenean, niretzat egindako zerbait zela pentsatu nuen. Astebetez musikaz inguratuta egotea, egunero jotzea, musikari profesionalengandik ikastea eta musikarekiko pasio bera duen jendearekin egotea… niretzat amets bat zen. Gainera, egunerokoa oso berezia zen: esnatu, musika jo eta ikasi, jarduerak eta berriz musika. Horregatik, entzun nuen momentuan bertan izena ematea erabaki nuen.

Nola definituko zenuke esperientzia? Niretzat esperientzia oso guapoa izan zen, eta musikaz betetako aste bat, laburki. Egunero jotzen eta ikasten genuen, entseguak egiten genituen, gauza berriak ikasten genituen eta beste musikari gazteekin ideiak partekatzen genituen. Horrez gain, beste jarduera batzuk ere egiten genituen, adibidez mendira irteerak edo musika munduarekin lotutako saio bereziak. Gogoratzen dut egun batean produktore batek soinuari, grabaketari, mikrofonoei, ekualizazioari eta masterizazioari buruzko azalpenak eman zizkigula. Oso interesgarria izan zen, ia YouTubeko tutorial bat bezalakoa, baina zuzenean eta galderak egiteko aukerarekin. Laburbilduz, aste oso dinamikoa izan zen: musika, ikasi, lagun berriak egin eta esperientziaz gozatu.

Zer ikasi zenuen esperientzia horretan? Musikalki gauza asko ikasi nituen. Kanpusera joan aurretik nahiko modu espontaneoan egiten nuen lan: ideiak probatu, jo eta aurrera. Kanpusean ordea, talde-lanari eta diziplinari garrantzi handiagoa ematen ikasi genuen: gauzak ondo lantzea, entseguetan ideiak garatzea eta talde bezala erabakiak hartzea. Bateria aldetik ere asko ikasi nuen, adibidez, bateriako irakaslea Jon Fresko izan zen, Ken Zazpiko bateria-jolea. Oso esperientzia polita izan nuen berarekin ikastea: teknika, erritmo berriak eta musika estilo desberdinetara irekitzea irakatsi zigun.

Profesional handien eskutik ikasteko aukera izan zenuen, ezta? Bai, eta benetan esperientzia berezia izan zen. Hasieran pentsatzen duzu musikari ezagunekin egotea zerbait oso formala edo urruna izango dela, baina kanpusean kontrakoa gertatu zen. Lehen egunetatik giro oso naturala sortu zen. Musikariak irakasleak ziren, baina aldi berean oso gertukoak, lagun berriak ziren. Gainera, oso aberasgarria izan zen Euskal Herriko musikan hainbeste ekarpen egin duten pertsonekin egotea eta haien esperientziatik zuzenean ikastea.

Uste duzu kanpusak musika bizitzeko modua aldatu dizula? Bai, batez ere konposatzeko eta ideiak lantzeko moduan. Lehen, askotan ideia batetik abiatzen nintzen eta hortik aurrera espontaneoki joaten nintzen. Kanpusean konturatu nintzen musika sortzeko modu asko daudela: batzuek planifikazio gehiago erabiltzen dute, beste batzuek intuizioa, eta beste batzuek biak nahasten dituzte. Horrek asko ireki zidan burua, eta gaur egun konposatzerakoan ikuspegi zabalagoa daukat. Bestetik, beste musika estilo batzuk ere gehiago ezagutzeko aukera izan nuen.

Zergatik animatuko zenieke gazteei Señeak Rock kanpusean izena ematera?

Musika gustatzen bazaizu eta gogoak badituzu, esperientzia hau benetan gomendagarria da. Aste batez musikaz inguratuta egotea, ikastea, jotzea eta beste musikari gazteekin partekatzea oso berezia da. Horregatik, musikarekiko interesa duen edonori animatuko nioke izena ematera: asko ikasten da, jende zoragarria ezagutzen da, eta berriro bueltzatzeko gogo handiagoekin itzultzen
zara etxera. •

situs togel

situs toto