Elikadura osasungarriaren inguruko tailerra eskainiko du Galdakaok

Argazkia: FcaFotoDigital.

Galdakaoko Udalak, Zainduz programaren bidez, elikadura osasungarriaren inguruko tailerra antolatu du biharko, martxoak 11. Saioan elikadura orekatua mantentzeko jarraibide praktikoak landuko dira.

Zainduz programaren bitartez, elikadura osasungarriaren inguruko tailerra eskainiko du Galdakaoko Udalak. Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzendutako prestakuntza saioa izango da, eta bihar, martxoak 11, izango da 10:30ean Izarra Adinekoen Zentroan.

Saioan zehar, elikadura orekatua mantentzeko jarraibide praktikoak landuko dira, bai zaintzaileentzat bai mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat, eguneroko zaintzan nutrizioak duen garrantzia azpimarratuz. Horretarako, egunerokoan erraz aplikatu daitezkeen gomendioak eskainiko dira, hala nola, menuen plangintza, erosketen antolaketa, otordu osasungarrien prestaketa, eta abar.

Tailerra doakoa da eta parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da 944010545 telefono zenbakira deituta.

Saioa Zainduz ekimenaren urteko egitarauaren barne dago, mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza eta laguntza lanetan diharduten familiei zuzendutako udal ekimena. Urtean zehar, hainbat tailer, laguntza psikologikoko talde, oinarrizko zaintza prestakuntza eta hausnarketa partekaturako gune eskaintzen dira, harrera oso ona izan duten Death Cafe saioak esaterako.

Horregatik, Udalak Galdakaon zaintza lanak egiten dituzten pertsona guztiak animatzen ditu halako ekimenetan parte hartzera, «komunitate sarea indartzen laguntzen baitute eta familietan zaintzak sostengatzen dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute».

situs togel

situs toto