Ostike! 

Jaikiriki: «Galdera da: zein kuadrilak ez luke nahi gurekin konfinatu?»

2020-07-20
Jaikiriki kuadrila @jaikirikiBINKE / 2020ko uztaila «Galdera da: zein kuadrilak ez luke nahi gurekin konfinatu?» GALDERAK: Pochetas kuadrila @pochetasactivas Zuen kuadrilaren izena nondik dator? Gure burua definitzeko hainbat ezaugarri on bururatzen zaizkigu, baina aipagarriena irudimen handiko mutilak garela da. Gainera, jaia ere betidanik gustatu izan zaigu, eta halako batean, trago batzuk hartzen geundelarik, izen hori bururatu zitzaigun. Berriro ere konfinatu beharko bagina, zein kuadrilarekin konfinantuko zinatekete? Galdera alderantziz egin duzuela uste dugu; hau da, zein kuadrilak ez luke nahi gurekin konfinatu? Ez daukagu erantzun zuzenik, baina argi dago zozketa handi bat egin beharko genukeela. Hala ere, bereziki berrogeialdiaz geroztik Piztu

Volando Boys: «Gure mailara ez dira heltzen Komandolasbu eta Borraskas kuadrilak»

2020-06-18
Volando Boys kuadrila @volandoboys99BINKE / 2020ko ekaina «Gure mailara ez dira heltzen Komandolasbu eta Borraskas kuadrilak» GALDERAK: Antrotarrak kuadrila @antrotarrak Volando Boys? Nora? Gaur Galdakaon, baina batek daki bihar non egongo garen… Uda dator, eta horrekin batera, gure udako gau zoroak. Hala ere, aurten txosnak eta kontzertuak faltan botako ditugu, eta baita festa ondorengo pintxoak ere. Bideo bat ikusi dugu Instagramen: «Los subencionados». Suposatzen da barregarria izan behar dela? Bueno, bideo horrek gure kuadrilako espiritua eta maila ona islatzen du. Bestalde, mota honetako bideo asko ditugu esku artean, eta laster, gure Instagramean izango dituzue ikusgai; edota baliteke gure Tik Tok-ean

Trabukotarrak: «Kuadrila handietan saihestezina da izaeren arteko talka»

2020-05-21
Trabukotarrak kuadrila @trabusssBINKE / 2020ko maiatza «Kuadrila handietan saihestezina da izaeren arteko talka» GALDERAK: Dekantuz kuadrila @dekantuz98 Zuen kuadrilaren izena nondik dator? Laburbilduz, gure kuadrilako norbaitek behin erabili zuen «trabuko» hitzetik dator. Agian egunen baten «Boom»-era joateko aukera sortzen bazaigu, han azalduko dizuegu sakonago! (barreka) Zuen ustez, zein da Galdakaoko beste kuadrilengandik desberdintzen zaituen ezaugarririk aipagarriena? Besteengandik desberdintzen gaituena gure ustez, gure kuadrillan dauden izaera desberdinak dira. Hau da, 19 pertsona izanda, izaera oso ezberdinez osatutako kuadrila bat gara eta horrek berezi egiten gaitu —denetarik aurkitu daiteke—. Nor da kuadrilaren Instagram kontua gehien erabiltzen duena? Galdera honen inguruan asko eztabaidatu

Dekantuz: «Herriko kuadrilen suhiltzaile egutegia egiteko ideia daukagu»

2020-03-20
Dekantuz kuadrila @dekantuz98BINKE / 2020ko martxoa «Herriko kuadrilen suhiltzaile egutegia egiteko ideia daukagu» GALDERAK: Boliñak kuadrila @bolinhas_xodo Zein izango litzateke zuen bizitza definitzen duen filma? Ali G, Galdakaoko kuadrilen artean errespetua egotea baita gure helburu nagusia. Gainera, film honekin oso identifikatuta sentitzen gara, protagonista gure kuadrilako Unai Beitiaren antzera janzten delako, beti horiz. Zein kuadrilarekin pasatuko zenituzkete 24 ordu? Patxikukoekin, gure gurasoak bailira tratatzen gaituztelako. Azken bi urte hauetan oso harreman estua egin dugu: lagunartekoak, juergak… Are gehiago, laster «Pakantuz dei» izeneko egun bat egiteko asmoa dugu. Bi kuadrilak batera egun osoko egitaraua prestatzen gabiltza. Bazkaria, paintball, kontzertua… Hala ere,

Boliñak: «Triloka eta Boliñen artean satisfyer guztiekaz amaitu dogu»

2020-02-21
Boliñak kuadrila @bolinhas_xodoBINKE / 2020ko otsaila «Triloka eta Boliñen artean satisfyer guztiekaz amaitu dogu» GALDERAK: Trilokas kuadrila @3loksss Aurkeztu zuon burua: zenbat zarie kuadrilan eta zer gustatzen jatzue alkarregaz egitea? Hamahiru neska alai, gazte eta paregabe gara. Hain desberdinak izateak kuadrila bezala aberasten gaitu. Gehienak Galdakaokoak, baina Basauritik datozen bi atzerritar daukaguz gugaz. Irri, mozkor, afari eta momentu politak dira gure bizipenen ardatz nagusia. Zerk identifikatzen zaitue batez be Galdakoko kuadrila moduan? Besteekiko originaltasuna, badakigu sormen maila handia daukagula eta hori batez be instagrameko kontuan ikusi daiteke. Ez ahaztu instagrameko kontua sortzen lehenak izan ginala eta hortik aurrera, kuadrila askok

Trilokas: «Ligoteo askoko urtea espero dogu herriko parrandetan!»

2020-01-03
Trilokas kuadrila @3loksssBINKE / 2020ko urtarrila «Ligoteo askoko urtea espero dogu herriko parrandetan!» GALDERAK: Jaikiriki kuadrila @jaikiriki Aurkeztu zuen burua. Zer daukazue Trilokaseko kideek amankomunean? Galdakao eta Usansoloko 16 neska jator gara eta asko da alkar ezagutzen dogula. Izenak berak esaten dauan moduan, burutik jota gagoz eta farran urteten garan bakotxean erakusten dogu. Zein ikuspegi duzue gure kuadrilari buruz? Kontuan hartuta edade guztientzako irakurleak dagozala, gauza batzuk beste ordutegi baterako utziko doguz, jaja! Halanda be, zintzo baino zintzoagoak garan lez, zuen edertasunak itsutu egiten gaituala aitortuko dogu, Zurruteko sexymbolak zariala esan leike —ironia nabaritu daitela—. Zer edo nor goraipatuko zenukete?