Joseba Uranga: «Suhiltzaileoi ez dagokigu inoren etxea kentzen laguntzea»

2019-06-30
Joseba Uranga, suhiltzaileaBINKE / 2019ko ekaina «Suhiltzaileoi ez dagokigu inoren etxea kentzen laguntzea» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Jabi Rojo Kontrolatuta eta arin. Suhiltzaile batek ez badu egoera kontrolatuta eta denbora ondo neurtzen, txarto hasi gara. Horregatik Joseba Uranga suhiltzaile galdakoztarrak oso kontrolatuta hasten ditu bere lanegunak, eta badaki etxetik Basauriko suhiltzaileen parkera, bere lantokira, hiru minutu pasatxo baino ez dituela behar. Eta horrela izan da orain ere. Berarekin Juan Bautista Uriarten gelditu eta hiru minututan iritsi gara bere bigarren etxera, eta hantxe atera dizkigu bere lanerako erreminta guztiak. Pelikuletan ikusten den bezala bizi zarete! (barre) Suhiltzaile-etxe gehienek antzekotasunak daukiezalako izango

Julen Sagarminaga: «Minari buruz dakigun %90 gezurra dela esan daiteke»

2019-06-30
Julen Sagarminaga, fisioterapeutaBINKE / 2019ko ekaina «Minari buruz dakigun %90 gezurra dela esan daiteke» TESTUA ETA ARGAZKIA: Ixone Muñiz Arana Leioan egin zituen Julen Sagarminaga Loroñok (1994, Galdakao) fisioterapia ikasketak, eta harrezkeroztik, inguruko zenbait zentrotan ibili da lanean. Egun, Zornotzan dabil, eta lan hori Galdakaoko Ibaizabaleko Emakumezkoen Liga 2 txapelketan dagoen taldeko fisio izatearekin uztartzen du. Denok izaten dugu mina, baina ez dakigu asko hari buruz. Zer da eta zergatik izaten dugu? Mina esperientzia emozional eta sentsitibo desatsegina da, ehunen kalte batek sortua egon ahal dena edo ez, eta kulturak, ingurugiroak eta sentimenduek baldintzatu dezaketena. Gorputzaren defentsa mekanismo bat da,

Marian Bilbao: «Euskaldunok ez daukagu gure traje tradizional nazionalik»

2019-05-31
Marian Bilbao, jantzi zaharretan adituaBINKE / 2019ko maiatza «Euskaldunok ez daukagu gure traje tradizional nazionalik» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Usansolotar askori nor elkarrizketatu galdetzean, hainbatek aipatzen zuten «Nena» delako emakume bat, asko omen dakiena arropa zaharrei buruz. Ikertzen hasi eta, hara! Bai Usansolon zein Galdakaon ezaguna den Marian Bilbaoren inguruan ari ziren. Eta Bilbaok hainbatean lagundu izan duen Oinarin dantza taldearen egoitzan batu gara berarekin, dantzarako arropen artean. Usansolokoa, betikoa, eta «Nena» ezizena. Bitxia, ezta? Bitxia ez, nire denboran gehiena erderaz egiten zalako nahiz eta kanpoko giroa euskalduna izan. Dana dala, «Nena» ezizenez gero eta jende gitxiagok ezagutzen

Andrea Arrizabalaga: «Ni behintzat ez naiz nire irudiaren esklabo sentitzen»

2019-04-30
Andrea Arrizabalaga, ETBko kazetariaBINKE / 2019ko apirila «Ni behintzat ez naiz nire irudiaren esklabo sentitzen» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Gure etxeko egongelara sartzen da egunero, ETBko albistegien bitartez, munduan gertatzen direnak guri kontatzeko. Bost urtez Teleberriko aurkezle izan ostean, kaletik aritzen da zuzenekoak egiten, berak ikusi eta ikertzen dituenak protagonista egiten. Bazen ba norbaitek protagonista bilakatzeko garaia kazetari eta aurkezle galdakoztarra. Kontziente zara albisteak milaka pertsonei kontatzeak dakarren arduraz? Bai, derrigorrez. Kazetaria izateak hori dakar, horregatik ezin dituzu gauzak edozein modutan kontatu. Gaiaren arabera, albistea asko zaindu behar da, «amarillismoa» saihestu ahal den neurrian, objektiboa izan… Badakit nire

Gorka Menendez: «Zientzia farmazia-interesen esku dagoela ematen du»

2019-04-30
Gorka Menendez, ingurugiro zientzialariaBINKE / 2019ko apirila «Zientzia farmazia-interesen esku dagoela ematen du» TESTUA: Ixone Muñiz Arana Ingurugiro Zientzietako karrera amaitzean, Gorka Menendez Bacetak (1986, Galdakao) tesia etnobotanikari buruz —landareen erabilera tradizionala ikertzen duen zientzia— egitea erabaki zuen. Bost urtez aritu zen Gorbeialdeko baserrietatik adinekoei elkarrizketa etnografikoak eginez eta sendabelarren inguruko datuak jasoz. Medikuntza ofizialak gure beharrizan guztiak asetzen dituela uste duzu? Medikuntza ofizialak milaka lagunen osasuna kudeatu behar du eta horrek asko mugatzen du gutariko bakoitzarengan jartzen duen arreta. Ospitaleak normalean masifikatuak egoten dira eta askotan gu eroso sentitzea baino, modu efizientenean «konpontzea» helburua duten faktoriak dirudite. Gainera, gehienetan

Hellydays: «Luzarorako proiektu bat bezala ikusten dugu gure taldea»

2019-04-19
Hellydays musika taldeaBINKE / 2019ko apirila «Luzarorako proiektu bat bezala ikusten dugu gure taldea» TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIA: Hellydays taldea Unaik, Xabik, Dunixik eta Danik osatzen duten laukote galdakoztarrak 2018an jarri zuen abian Hellydays izeneko musika taldea. Laurak izan dira beste talde batzuetako kide, baina oraingoan, buru-belarri murgildu dira denborarekin egonkortzea espero duten proiektu berri honetan. Hellydays: izen berezia talde batentzat… Bai, berezia da, ezta? Asko luzatu zitzaigun izen bat aukeratzearen kontua, ez ginen ados jartzen. Garagardo artean irten zen Hellydays izena, oporrek —ingeleseko «holidays»— islatzen duten alde ona eta infernuak —«hell»— daraman alderdi ilunaren konbinazioak ematen zuen kutsua gustatu

Kepa Lizarraga: «Edozein akats txiki oso garesti ordaintzen da mendi altuan»

2019-03-31
Kepa Lizarraga, kirol-medikuaBINKE / 2019ko martxoa «Edozein akats txiki oso garesti ordaintzen da mendi altuan» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Kepa Lizarragaren artxiboa Medikuntza eta mendiarekiko maitasun zoragarria helarazten du Kepa Lizarragak bere erantzun bakoitzean, bere aitagandik —Ramon, «praktikantea»— eta bere maisu izan zen Jose Luis Goti medikuagandik jasota. Gustuko du mendia, eta gustuko du besteak zaintzea. Bi esparru horrek uztartzen bizitza osoa badarama ere, ofizialki erretiratu berritan eman dio Lizarragak despedida bere ogibideari: Alex Txikonen azken espedizioko medikua izanez. Galdakaora bueltan elkartu gara berarekin. Behintzat osorik itzuli zara! Bai, zorionez! Gainera bapateko zerbait izan da niretzat Alex Txikonen abentura berrian

Elkarlaguntza Sarea: «Gizartean nagusi den indibidualismoa gainditzea da gure helburua»

2019-02-22
Elkarlaguntza sareaBINKE / 2019ko otsaila «Gizartean nagusi den indibidualismoa gainditzea da gure helburua» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Supermerkatuan erosi ala hurbilekoa? Kanpoko produktuak ala bertakoak? Esplotazioa sustatu ala elikadura duina bermatu? Jokabide horien artean erabakitzea ez da erraza, eta bide hori erraztea du helburu otsailaren 21ean aurkeztuko den proiektuak. Gero eta kontsumistagoa den gizarteari buelta eman eta norbere elikaduraren burujabe izateko ardura gero eta hedatuagoa da jendartean, baita gurean ere. Galdakaon Elkarlaguntza sarea sortu berri da, eta taldearen aurkezpena baino lehen elkartu da Binke eurekin, proiektuaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko. Zer da proposatzen duzuena? Elkarlaguntzan oinarritutako sare bat

Sabin Bikandi: «Talibanenak be berrasmatu egiten dau gure tradizioa»

2019-02-15
Sabin Bikandi, tanborrerueBINKE / 2019ko otsaila «Talibanenak be berrasmatu egiten dau gure tradizioa» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Berrogeita hamar urte bete zituen egunean bertan eman zioten Bartzelonan Arte Eszenikoen Max saria. Nori eta txistulari bati. Bakarra munduan. Baina ez da gutxiagorako, gutxi izango direlako Goi Mailako doktore izan eta txistu zein etnomusikologian masterra duenik. Berak bai, eta hori gutxi balitz, galdakoztarra da! Bere agenda estuan lekutxoa egin eta Santa Maria elizaren aurreko dantzariaren bueltan batu gara hitz eta pitz aritzeko. Askok esango dute dantza eta musikatik ezin dela bizi. Eta nondik bai? Gaur egun injenieroek be gatx daukie

Universitario Bilbao Rugby: «Sei galdakoztar daukaguz momentu honetan gure taldean»

2019-02-15
Universitario Bilbao Rugby taldeaBINKE / 2019ko otsaila «Sei galdakoztar daukaguz momentu honetan gure taldean» TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIA: Iñigo de Miguel Universitario Bilbao Rugby taldea, izen honekin, 2000. urtetik ezagutzen dugu, zenbait aldaketaren ostean, Bilbao Rugby Club eta Universitario XV klubak batu zirenetik. Baina, berez, taldeak 50 urteko ibilbidea ospatzen du aurten. Egun, hainbat kategoriatan banatutako 400 bat jokalari ditu UBRk. Zeintzuk dira klub honek defendatzen eta sustatzen dituen baloreak? Monje irlandar batek esaten eban umeek errugbira jokatu beharko leukiela esfortzua eta talde-lanak eragiten dauan sufrimentua zer diran jakiteko. Harek esaten ebanez, errugbian batzuetan jokua zaildu egiten da, baina ez

Alaitz Arruti: «Artea mundua aldatzeko erreminta bat bezala ulertzen dut nik»

2019-01-18
Alaitz Arruti, idazleaBINKE / 2019ko urtarrila «Artea mundua aldatzeko erreminta bat bezala ulertzen dut nik» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Binkeren lehenengo urtean eman zuen aldizkari honek lehenengoz Alaitz Arruti idazle galdakoztarraren berri, «La Castañera» liburua aurkeztera etorri zenean Veronatik —Italiatik, bere egungo bizitokitik— Galdakaora. Arrutiren lehenengo liburua zen hura, eta komunikabide honek hiru urte baino ez dituen honetan, Arrutik ere bere hirugarren liburua aurkeztu berri digu. Kasualitate polita. Baina are politagoa pare-parean zabalik dagoen liburu handiena bera dela deskubritzea. Zerk eraman zintuen idaztera? Zentzua dudanetik idazten dut. Hogeita hamar urte izan arte poesia idazten nuen bereziki. Hasieran, gaztetxoagoa

Txus Martin askatu plataforma: «Askatasuna da Txus Martinen bizitzaren berme bakarra»

2019-01-18
Txus Martin askatu plataformaBINKE / 2019ko urtarrila «Askatasuna da Txus Martinen bizitzaren berme bakarra» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Aspalditik dira arduratzekoak preso diren pertsonen giza eskubideak, preso egote hutsagatik ezin daitezkelako euren oinarrizko eskubideak urratu. Esparru horretan ari da lanean Txus Martinen askatasunaren aldeko plataforma herritarra. Espainiako eskuineko politikari ohi bat espetxean larriki gaixo dagoenetik, egungo Espainiako Gobernuak «bide berriak» zabalduko dituela iragarri du, oso gaixorik diren presoak etxeratzeko. Ordea, Euskal Herrian aspalditik dira oso gaixo dauden presoak, besteak beste, galdakoztartzat dugun Txus Martin basauritarra. Nor da Txus Martin? Jesus Maria Martin Hernando, «Txus», Galdakaoko 54 urteko auzokidea
1 19 20 21 22 23 25

situs togel

situs toto