Eñaut Izagirre glaziologoak hitzaldi bi eskainiko ditu Galdakaon

Argazkia: Iñaki Makazaga.

Irakurraldi Jarraitua proiektuaren harira, Eñaut Izagirre glaziologoak hitzaldi bi eskainiko ditu otsailaren 12an, Galdakaon. Goizean ikasleen aurrean arituko da, eta arratsaldean aldiz, herritar guztientzako saioa eskainiko du.

Elexalde, Bengoetxe eta Eguzkibegi ikastetxeetako ikasleek Patxi Zubizarretaren Zerria liburua irakurtzen ari dira maiatzean Irakurraldi Jarraituan jendaurrean eskaintzeko.

Liburuak gai asko jorratzen ditu, tartean, glaziarren urtzea. Horregatik, DBHko ikasleek Eñaut Izagirre glaziologoaren hitzaldia entzungo dute eguenean, otsailak 12, 12:00etan.

Arratsaldean ordea, herritarrek izango dute hitzaldiaz gozatzeko aukera, Torrezabalek bertan. Saioa 18:30ean izango da eta sarrera librea da.

situs togel

situs toto