Eraikin batetik erlaitz zatiak jausi ziren atzo Agirre Lehendakariaren plazara
TESTUA: Irati Alonso García
IRUDIAK: Alain Etxabe
Atzo arratsaldean eraikin baten goiko aldetik erlaitz zatiak jausi ziren Agirre Lehendakariaren plazara, tabernak dauden aldera. Gertaerak ez zuen zauriturik eragin baina herritar askoren interesa piztu zuen.
Atzo, maiatzak 20, arratsaldean herritar askoren interesa piztu zuen gertaera izan zen Galdakaon, izan ere, Agirre Lehendakariaren plazako eraikin batetik erlaitz zatiak –kornisak—erori ziren plazara.
Hasiera batean arriskua sortu zezaketeen arren, arratsaldez jendez lepo dagoen plazara jausi ziren tabernen aldera, gertaerak ez zuen zauriturik eragin momentuan plazara bertaratutako Bizkaiko Suhiltzaileek eta Galdakaoko Udalak BINKEri baieztatutakoaren arabera.
Bertaratutako suhiltzaileen artean Suhiltzaileak Joseba Uranga eta Aratz Etxabe galdakoztarrak izan ziren.
Herritar batek momentu horretako bideo bat ere bidali zion BINKEri.