Eremu tentsionatu izendatu ditzaketen udalerrien ordezkariekin batu zen Iñigo Hernando
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EH Bildu Bizkaia
Eremu tentsionatua izendatzea eskatu zion Galdakaoko Udalak Eusko Jaurlaritzari. Gai honen inguruan eta etxebizitzari buruz aritzeko, Iñigo Hernando alkatea Bizkaian tensio eremu izendatzeko baldintzak betetzen dituzten udalerri batzuen ordezkariekin batu zen.
Duela hilabete batzuk Aperribai tentsio handiko eremua izendatzeko eskaera egin zion Galdakaoko Udalak Eusko Jaurlaritzari. Honekin batera, «udalerri osoan eragiteko eta desorekak zuzentzeko» egin den Etxebizitza Plana aurkeztu zuen Udalak, BINKEk jaso zuen moduan.
Hain zuzen, etxebizitzaren gaia jorratzeko helburuz, Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea Bizkaian baldintzak betetzen dituzten udalerri batzuen ordezkariekin batu zen.
Bileran, besteak beste, Itziar Iratzagorria Urdulizko alkateak, Maite Ibarra Arrigorriagako alkateak parte hartu zuten.