Euskadiko 2022ko triatloi eta duatloi zirkuituetako sariak Galdakaon banatu ziren
TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Aurreko urteko triatloi eta duatloi denboraldietako sariak banatu ohi ditu urtero Euskadiko Triatloi Federazioak, eta 2022koak Galdakaon banatu dituzte aurten. Ondoko albistean batu ditu Binkek, bi diziplinetan eta kategoriaka sailkatuta, saridun guztien izenak.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herriren batek hartzen du, urtero, Euskadiko Triatloi Federazioak banatzen dituen sarien gala. Aurten Galdakaok izan du aukera hori, eta Torrezabal Kultur Etxeak hartu zuen gala horretan 2022an triatloi zein duatloi zirkuituetan onenak izan zirenak saritu ziren otsailaren 23an, eguena.
Sari banaketaren antolakuntzan Iban Perez Euskadiko Triatloi Federazioko presidentea, Kepa Rodriguez Bizkaiko Triatloi Federazioko presidentea, Koldo Cando Euskadiko Triatloi Federazioko presidente ordea eta Javier Delgado Euskadiko Triatloi Federazioko zuzendaritzako kidea izan ziren; azken bi hauek, gainera, galdakoztarrak.
Sariak Perez oñatiarrak eta Rodriguez barakaldarrak banatu zituzten, diziplina biak banatuta eta kategoria bakoitzean lehenengo bost puntuazio onenetan oinarrituta.
Hauek izan ziren 2022ko saridunak:
2022ko Euskadiko Duatloi Zirkuituko saridunak
Kadeteak:
Kirmen Brit (Lea La Blanca kluba)
Jubenilak:
Aner Larreategi (Garraitz Kirol taldea)
23 urtez azpikoak:
- Aitor Arotzena (Añorga Kirol eta Kultur Elkartea)
- Ander Azkarate (Indarpak kirol kluba)
Beterano 1:
- Olatz Korkostegi (Aloña Mendi) eta Jon Trigueros (Yepa! T.K.)
- Unai Perez (Sestao)
- Jose Angel Cantero (Oinkariak)
Beterano 2:
Roberto Gartzia (Jaz Eibar)
Beterano 3:
- Pedro Diego (Sestao Triatloi Taldea)
- Koldo Cando (Garribikes)
Taldeka:
Alusigma Peñota Dental, Sestao Triatloi Taldea, Sociedad Ciclista Bilbaina
Absolutu mailan:
- Olatz Korkostegi eta Jon Trigueros
- Iker Ortiz de Zarate (Saltoki Trikideak)
- Unai Perez (Sestao)
2022ko Euskadiko Triatloi Zirkuituko saridunak
Kadeteak:
Kirmen Brit (Lea La Blanca) eta Paula Garcia (Amandarri Triatloi Taldea)
Junior:
Aimar Murua (Alusigma Peñota Dental) eta Elur Urkola (Tolosaldeko T.T.)
23 urtez azpikoak:
- Jon Garcia (Tkrono) eta Maddi Marquet (Saltoki Trikideak)
- Miguel Ledesma (Jaz Eibar) eta Olatz Marquet (Atletico San Sebastian)
- Aitor Arotzena (Añorga K.K.E.)
Beterano 1:
- Dorkaitz Basarte (Getxo Triatloi Taldea) eta Estibaliz Pereda
- Aitor Manterola (Triatloi Elkartea Zarautz)
- Jordi Gimenez (Tkrono)
Beterano 2:
- Asier Astigarraga (Yepa! T.k.)
- Ander Segovia (Sociedad Ciclista Bilbaina)
- Jon Marquet (Atletico San Sebastian)
Beterano 3:
- Pedro Diego (Sestao Triatloi Taldea)
- Ion Mikel Guinea (Getxo Triatloi Taldea)
Taldeka:
Amandarri, Alusigma Peñota Dental, Azkoitri
Absolutua:
- Maddi Marquet eta Mikel Goitisolo (Amandarri Triatloi Kluba)
- Olatz Marquet (Atletico San Sebastian) eta Jon Garcia (Tkrono)
- Pauel Garcia (Amandarri) eta Joanes Goitisolo (Peñota Dental)