Euskadiko urrezko hiru domina lortu ditu Urreta Taekwondo Taldeak
Kirola
BINKE / 2022ko urtarrila
Euskadiko urrezko hiru domina lortu ditu Urreta Taekwondo Taldeak
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Urreta Taekwondo Taldea
Pasa den domekan jokatutako Euskadiko Teknika Txapelketan hiru urrezko eskuratu zituzten Urreta Taekwondo Taldeko kideek, eta Euskadi ordezkatuko dute datorren Espainiako txapelketan. Baina, nortzuk dira txapeldunak? Deskubritu hemen!
Iragan urtarrilaren 16arekin ospatu zen, domekaz, 2022ko Euskadiko Teknika Txapelketa Bilboko Bizkaia pilotalekuan; helduen kategorian. Bertan hartu zuen parte Urreta Taekwondo Taldeak, eta emaitza onak ekarri ere etxera bueltan: hiru urre, zilar bi eta brontze bat.
Hauek izan ziren, modalitateak zehaztuta, kirolari bakoitzak lortutako dominak:
- Izaskun Velez, urrezko domina bakarkakoan.
- Sara Barrenetxea, Izaro Gonzalo eta Izaskun Velez, urrezkoa Trio Junior.
- David Pruna eta Itxaso Hernandez, urrezkoa Senior Bikoteetan.
- Saioa Elezkano eta Sergio Perez, zilarrezkoa Senior Bikoteetan.
- Itxaso Hernandez, brontzea Senior bakarkakoan.
Bakarkakoan sailkatutako lehenengoek Euskadi ordezkatuko dute datorren urtarrilaren 29an Alacanten jokatuko den Espainiako Txapelketan. Zorte on!