Galdakaon antolatu da aurten Euskal triatloi zirkuituko 2025eko sari banaketa. Torrezabal Kultur Etxean izan zen azaroaren 12an eta bertan izan zen Richard Gomez Euskadiko Triatloi Federazioko presidente galdakoztarra, besteak beste. Albiste honetan batu dugu denboraldi honetako duatloi eta triatloi zirkuituetako irabazleen zerrenda.
Behin deboraldia amaituta, 2025eko zirkuituko sariak banatu zituen Euskadiko Triatloi Federazioak. Urtero egin ohi duenez, ekitaldi berezia antolatu zuen horretarako eta aurten Galdakako Torrezabal Kultur Etxean izan zen, azaroaren 12an.
Jon Gomez Garaik aurkeztu zuen ekitaldia eta sarrera egin ostean, Richard Gomez Euskadiko Triatloi Federazioko presidentea gonbidatu zuen oholtzara. Hitzordu berezia izan zen Gomezentzat, batetik presidente dela bere lehen sari banaketa izan zelako, eta bestetik bere herrian antolatu zelako ekitaldia.
Pino Hernandez Euskadiko Federazioko presidenteordea ere izan zen hitzorduan, eta baita Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea eta Asier Korta Galdakaoko Udaleko Kirol zinegotzia.
Iturriagak Euskadiko duatloiaren eta triatloiaren osasunaren inguruan aritu zen oholtzan eta galdera bera berera ekarriz, Galdakaoko duatloiaren eta triatloiaren osasuna «ezinhobea» dela nabarmendu zuen Kortak.
Ostean, denboraldiak utzitako ekitaldien irudiak erakutsi zituzten eta azkenik sari banaketari ekin zioten. Lehenenengo triatloi zirkuituko sariak banatu zituzten (azpimarratzekoa Ane Gurtubai galdakoztarrak maila absolutuan lortutako 2. postua) eta ondoren duatloikoak.
Amaieran, Euskadiko Triatloi Federazioak sari berezi bat eman zion Durangoko Mugarra Triatloi Taldeko eskolari, Espainiako Triatloi Federazioak ematen duen bikaintasun-saria irabazteagatik.
Irabazleen zerrenda
Duatloi zirkuituak bederatzi froga izan ditu aurten eta 369 mutilek eta 95 neskek parte hartu dute. Triatloi zirkuituak aldiz hamabi, eta 759 mutilek eta 169 neskek parte hartu dute.
Hauek izan dira zirkuitu bakoitzaren irabazleak, kategoria bakoitzean:
DUATLOIA
Kadeteak
Emakumezkoak
1. Maier Miota (Mugarra)
2. Malen Arano (Vibike)
3. Garazi Ansola (Vibike)
Gizonezkoak
1. Eñaut Zabala (Garraitz)
2. Unai Zorriketa (Peñota)
3. Markel Ortiz de Pinedo (Vibike)
Jubenilak
Gizonezkoak
1. Urko Larreategi
Neskak
1. Irati Garaizabal (Mugarra)
23 urte azpikoak
Gizonezkoak
1. Aner Larreategi (Garraitz)
2. Unai Zoilo (Urdaitri)
Beteranoak 1
Gizonezkoak
1. Gorka Azpillaga (Sestao)
2. Gorka Bizkarra (Cafés Foronda)
Beteranoak 2
Gizonezkoak
1. Oscar Iglesias (Sestao)
Absolutuak
Emakumezkoak
1. Irati Garaizabal (Mugarra)
Gizonezkoak
1. Joanez Goitisolo (Peñota)
2. Xabier Ortuzar (Urdaitri)
3. Gorka Azpillaga (Sestao)
Taldeak
1. Sestao Triatloi Taldea
2. Cafés Foronda Dida Kirol Taldea
3. Urdaitri Triatloi Taldea
TRIATLOIA
Kadeteak
Emakumezkoak
1. Maider Miota (Mugarra)
2. Malen Arano (Vibike)
3. Naiara Saéz de Jauregui
Gizonezkoak
1. Oier Alba (Vibike)
2. Markel Ortíz de Pinedo (Vibike)
3. Jokin Txopieta (Amandarri)
Jubenilak
Gizonezkoak
1. Aritz Larrucea (Saltoki)
2. Julen Ugalde (Garraitz)
3. Unax Zumajo (Amandarri)
Emakumezkoak
1. Irati Garaizabal (Mugarra)
23 urte azpikoak
Gizonezkoak
1. Eneko Ibarzabal (Lea Artibai)
Beteranoak 1
Emakumezkoak
1. Paula Estefanía Castro
Gizonezkoak
1. Javier Porras (Lea La Blanca)
2. Arkaitz Plaza (Lea Artibai)
3. Roberto Jimenez (Hiruko)
Beteranoak 2
Gizonezkoak
1. Ibon Ibarzabal (Lea Artibai)
2. Francisco Javier Corrales (Hirubi)
Beteranoak 3
Gizonezkoak
1. Pedro Diego (Hiruko)
Absolutuak
Emakumezkoak
1. Eneritz Urrutia (Peñota)
2. Ane Gurtubai (Mozoilo)
3. Janire Mendieta (Getxo)
Gizonezkoak
1. Joanes Goitisolo (Peñota)
2. Mikel Goitisolo (Amandarri)
3. Jon Garcia (Tkrono)
Taldeak
1. Peñota Dental Alusigma
2. Mandarri Triatloi Kluba
3. Cafés Foronda Dida Kirol Taldea




