Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2025eko abendua
Neguko solstizioa ospakizun handia izan da gurean, kristau aurretik eta batez be ostean. Gabonetako abesti ugari daukaguz, batzuk paganoak eta gehienak Jesusen jaiotzaren ingurukoak, abestion letrak ikustea baino ez dago. Gaurkoan Olentzeroren abestia aipatu eta azalduko dogu. Hiru zati daukaz abestiak. Lehenengoan Olentzero izenez ezagutzen dogun jentilak Jesusen jaiotzaren barri dakarsku. Bigarren zatian Olentzero eserita dago jan-edanean. Hirugarrenean Olentzero buruhandi eta edale lez dager. Jatorrizko abestia Lesaka inguruan jasoa ei da eta urteeen porasuz aldaketak izan ditu. Bi aipatuko doguz. Bata, aspaldikoa. Hirugarren zatian «entendimentuz jantzia» zabaldu da, beharbada, Olentzero azken jentil misiolaria izan zalako, baina jatorrizko letran «entendimentu gabia» (bakoa) dator. Zergaitik? Ba, bost arroago zahagi-ardoa edan ebalako. Bestea, lehen zatiko «Jesus jaio dela» barik «negua heldu dela» be kantatzen da kristau kutsua paganizatzeko-edo. Baina abestiak errespetatu behar litzatekez, sinismendunak izan edo ez. Iturrira jo behar da edozein arlotan. Leku-denboretako letra aldaketak ez dira ez egokienak historia zehatza egiteko. Binke!

