Azken urtean delitu penalak %14,82 igo dira Galdakaon eta igoera handiena izan duen Bizkaiko bigarren udalerria da. Igoera, neurri handi batean, ondarearen eta delitu sozioekonomikoen aurkako delituen gorakadaren ondorio da.
Ertzaintzak ezagutzera eman du aurtengo lehen bederatzi hilabetetako arau-hauste penalen datuei buruzko txostena. Horren arabera, delitu penalak gehien igo diren Bizkaiko bigarren udalerria da Galdakao, 20.000-50.000 biztanle dituztenen artean.
Zehazki, %14,82 igo dira delitu penalak Galdakaon iazko datuekin konparatuz. 2024an 769 erregistratu zituen Ertzaintzak urteko lehen bederatzi hilabeteetan eta aurten aldiz, 883.
Igoera hau ondarearen eta delitu sozioekonomikoen aurkako delituek gora egin dutelako jazo da neurri handi batean, horiek %21,61 igo baitira aipatutako epean. Delitu informatikoek ere gora egin dute, baina kasu honetan igoera txikiagoa izan da, %9,25ekoa.
Kontrako aldean daude, esaterako, sexu-askatasunaren aurkako delituak, %40 jaitsi direla Galdakaon —10 erasotik 6ra—, eta tortura eta osotasun fisikoaren aurkakoak, %8 murriztu direla —25etik 23ra—.




