Galdakao Igeriketa Taldeak 17 domina lortu zituen Udako Euskal Herriko Haurren Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Igeriketa Taldea
Euskal Igeriketa Erakundeak Udako Euskal Herriko Txapelketa antolatuko zuen ekainaren 29 eta 30ean eta honetan parte hartu zuen Galdakao Igeriketa Taldeak. Galdakoztarrek 17 domina lortu zituzten eta hemen batu dugu irabazleen zerrenda.
Urreta kiroldegia igerilariz bete zen pasa den asteburuan, ekainak 29 eta 30. Euskal Igeriketa Erakundeak Udako Euskal Herriko Igeriketa Txapelketa antolatu zuen Galdakaon eta hitzorduak ehundaka kirolari batu zituen.
Parte-hartzaileen artean Galdakao Igeriketa Taldeko kideak izan ziren eta guztira 17 domina lortu zituzten, 4 urrezkoak, 11 zilarrezkoak eta 2 brontzezkoak.
Urrezkoak
– Ander Damian: 200 metro tximeleta (14 urte), 200 metro tximeleta (15 urte) eta 400 metro estiloak
– Ariane Guillen: 400 metro estiloak
Zilarrezkoak
– Alazne Di Flaviano: 100 metro libre (14 urte), 100 metro libre (15 urte), 400 metro libre eta 800 metro libre
– Laia Aurrekoetxea: 200 metro bizkarra (14 urte) eta 200 metro bizkarra (15 urte)
– Ariane Guillen: 100 metro tximeleta (14 urte), 100 metro tximeleta (15 urte), 200 metro tximeleta (14 urte), 200 metro tximeleta (15 urte) eta 200 metro estiloak
Brontzezkoak
– Alazne Di Flaviano: 200 metro libre
– Ander Damian: 200 metro estiloak