Aurten Galdakaoko Bertso Eskola jarri dute martxan, Arkaitz Estiballes irakaslearekin. Ikasleentzat doakoa da eta izena emateko epea zabalik dago.
Gaztetxoak bertsoetan murgiltzeko helburuz, Galdakaoko Bertso Eskola jarri dute martxan. LH 5. mailatik aurrerako ikasleei zuzenduta dago eta ikasleentzat doakoa da, Udalak finantzatzen duelako.
Hileko bigarren eta laugarren eguaztenetan izango dira saioak —irailaren 24an izan zen lehenengoa— Torrezabal Kultur Etxean 17:00etatik 18:30eara eta Arkaitz Estiballes bertsolaria izango da irakaslea.
Izena emateko epea zabalik dago galdakaokobertsoeskola@gmail.com helbideara idatziz eta urrian zehar egin daiteke.