Galdakaoko EH Bilduk udal-hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EH Bildu Galdakao
EH Bilduk maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetarako Galdakaoko hautagaien zerrenda aurkeztu zuen atzo. Iñigo Hernando egungo alkatea izango da zerrendaburua, legegintzaldian gobernua partekatu duten hainbat zinegotzirekin eta aurpegi berriekin batera. Zeintzuk dira lehenengo bederatzi hautetsien izen-abizenak?
Galdakaoko EH Bilduk aurkeztu du jada maiatzaren 28an antolatuko diren uda-hauteskundeetarako zerrenda. Atzo egin zuten, Santi Brouard enparatzan egindako ekitaldian.
Aurretik ezagutzera eman zutenez, Iñigo Hernando egungo alkatea izango da zerrendaburua, eta hortaz udal-hauteskundeetarako alkategaia. Hernandorekin batera zerrendan izango dira legegintzaldian gobernua partekatu duten hainbat zinegotzieta aurpegi berriak.
Hemen batu dugu atzo aurkeztutako zerrenda, ordenean:
- Iñigo Hernando Arriandiaga
- Edurne Espilla Etxebarria
- Asier Egiraun Iturbe-Ormaetxe
- Amets Iturbe Bustillo
- Alberto Ealo Artetxe
- Eguzkiñe Gezuraga Barrena
- Asier Korta Ibarra
- Izaskun Barbarias Garaizar
- Mikel Larunbe Garcia del Castillo
Talde honekin, «udal gobernuaren buru eta Galdakaoko eraldaketa gidatzen jarraitu» nahi du EH Bilduk. «Duela lau urte, gure eskutik aire berriak iritsi ziren Udalera, eta horiekin batera, gobernantza proiektu eta eredu berrituak. Aniztasunetik, beste hiru udal talderekin batera, zuzendu dugu galdakoztarrek 2019an eskatu zuten aldaketa», azaldu zuten alderditik.