Galdakaoko Rol Konbentzioa antolatu dute astebururako

Argazkia: Rigor Mortis

Rigor Mortis Galdakao taldeak eta Joker Liburudendak Galdakaoko Rol Konbentzioa antolatu dute astebururako. Zenbait partida jokatuko dira bihartik domekara bitarte eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da.

Rol-jokoen, estrategiaren eta simulazioaren Rigor Mortis elkarteak Galdakaoko Rol Konbentzioa antolatu du astebururako, Joker Liburudendarekin elkarlanean.

Bihartik, urriak 10, domekara, rol eta mahai jokoak eskainiko dituzte Plazakoetxeko parkean 17:30etik aurrera.

Joko guztiak ezagutu daitezke Rigor Mortisen sare sozialetan eta izena eman daiteke rigormortisonscripciones@gmail.com helbidean.