Galdakaoko udal garajeetarako 1.200 pertsona baino gehiagok eskatu dute plaza

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Udal garajeetako plazak esleitzeko prozesuan behin-behinean onartutako pertsonen zerrenda argitaratu du Galdakaoko Udalak. Guztira 253 plaza esleituko dira, eta 1.284 herritarrek aurkeztu dute eskaera.

Galdakaoko Udalak udal aparkalekuak esleitzeko prozesua hasi zuen otsailean eta behin eskaerak egiteko epea amaituta, behin-behinean onartutako pertsonen zerrenda argitaratu du.

Guztira 253 plaza esleituko dira, eta 1.284 herritarrek aurkeztu dute eskaera, 223 erabilera lagapen modalitatean eta 1.061 alokairu erregimenean.

Erabilera lagapen modalitatean, behin-behineko zerrendan mugikortasun urriko hiru pertsona daude, eta behin-behinean baztertutako bederatzi eskaera.

Alokairuari dagokionez, jasotako 1.061 eskaeretatik 31 behin-behinean ukatu egin dira. Alokairuzkoen kasuan, eskaera egin duten pertsonen artean 21ek mugikortasun urria daukate.

Behin-behineko zerrendan baztertutako eskaerak, batez ere, eskatzaile berak ibilgailu berari buruzko eskaera bat baino gehiago aurkezteagatik edo auto bereko titularkide batek baino gehiagok zozketan parte-hartzea eskatzeagatik izan dira. Kasu horietan azken eskaera kontuan hartu da, aurrekoak baliogabetuz.

Alegazioak aurkezteko epea ireki du Udalak, eta martxoaren 20ra bitarte egongo da zabalik. Horiek Udalari zuzendutako eskabide orokorraren bidez izapidetu ahal izango dira, bai egoitza elektronikoaren bidez, bai ESAN herritarren arretarako bulegoan.

Epe hori amaitu ondoren, martxoaren 24an argitaratuko da behin betiko onartutako pertsonen zerrenda. Prozesua martxoaren 27an bukatuko da, udal garajeetako plazak esleitzeko zozketa publikoarekin.

situs togel

situs toto