Galdakaon batera Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU eta Alianza Verde taldeak
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Podemos Galdakao
Galdakaoko udal-hauteskundeetara aurkeztuko diren pertsonen zerrendak ari gara pixkanaka ezagutzen. Oraingo honetan Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU eta Alianza Verde taldeak bateratu egin dituen koalizioko kideak ezagutuko ditugu, Txelu Bernal egungo zinegotzia zerrendaburu dela.
Azken legegintzaldian zinegotzi bakarra du Elkarrekin Podemos taldeak, Jose Luis ‘Txelu’ Bernal, eta horixe bera izango da datozen udal-hauteskundeetarako alkategaia. Zerrenda osatzeko, ordea, oraingoan hiru talde batu dira: Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU eta Alianza Verde.
Txelu Bernal Galdakaoko Udal Gobernuko kide da eta Enplegu arloko ardura darama 2019-2023 legegintzaldi honetan. Ibilbide luzea du Galdakaoko politikagintzan, EAko kide zenean Fernando Landa alkate zen garaian ere gobernuko kide izan baitzen Bernal, besteak beste.
Hiru taldeen arteko koalizio honekin «indarrak batu eta zinegotzi kopurua igotzea» izango dute helburu ondoko zerrendako kideek:
- Jose Luis Bernal Martínez.
- Yolanda Martín Carrasco.
- Iñaki Delgado Pouso.
- Maria Pilar López Martínez.
- Roberto Bernal Calvo.
- Elvira Chaves Gonzalez.
- Luis Manuel Chaves Gonzalez.
- Maria Encarnación Soledad Ibáñez González.
- José Luis Manuel Cebas García.
- Lohitzune Astuy Olleta.
- Fidel Orozco Vicente.
- Maria Margarita Colodrón Nebreda.
- Miguel Ángel Cabeza Reyes.
- Claudia Hernandez Rodriguez.
- Carlos Landajo Villalain.
- M.ª Begoña Calvo García.
- Joseba Koldobika Bernal Calvo.
- Yudislai Castañeda Escobedo.
- Juan José Gonzalez Conejo.
- Maria Ángeles Plo Marco.
- José Ignacio Besteiro Castiñeira.
Azken udal-hauteskundeetara bakoitza bere aldetik aurkeztu ziren Ezker Anitza-IU eta Elkarrekin Podemos. Lehenengoarekin, Galdakao Orain izenarekin, Luis Ángel Sánchez de Lachina aurkeztu zen eta Elkarrekin Podemos taldearekin Txelu Bernal bera. Baina Sánchez de Lachinak ez zuen udalbatzan ordezkaritzarik lortu.
Oraingo zerrenda bateratu honetan, gainera, bueltan da Luisma Txabes zerrendako zazpigarren postuan. Txabes Irabazi Ganemos taldeko zinegotzi izan zen aurreko legegintzaldian.