Ganguren Mendi Taldeak zuzendaritza batzorde berria du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ganguren Mendi Taldea
Ganguren Mendi Taldeak zuzendaritza batzordea berritu du eta Eduardo Olea da presidente berria, Pedro Mari Aizarnaren ordez. Olearekin batera batzordean izango diren kideak eta hauen helburu nagusiak batu ditugu hurrengo albistean.
Galdakaon eta Bizkaia osoan erreferente den eta jarraitzen izaten nahi duen Ganguren Mendi Taldeak zuzendaritza batzorde berria du. 2020tik orain arte presidente izan den Pedro Mari Aizarnaren ordez Eduardo Olea da burua eta beste bederatzi kidez osatutako taldea izango du bidelagun.
Hauek dira zuzendaritza batzorde berriko kide guztiak eta haien karguak:
- Eduardo Olea Sastre, presidentea
- Carmelo Calle Garcia, presidenteordea
- Ane Alvarez Fernandez, idazkaria
- Jose Mª Ziarrusta Abasolo, diruzaina
- Zuriñe Olea Aguirre, bokala
- Iñigo Urizar Ealo, bokala
- Endika Soria Elizondo, bokala
- Eleder Larrazabal Martinez, bokala
- Juan Carlos Vazquez Gonzalez, bokala
- Eneko Garcia Sanchez, bokala
Ganguren Mendi Taldetik azaldu dutenez, «zuzendaritza berria aurreko urteetatik zuzendaritzan esperientzia duen talde batekin dator, ondo aritu diren gaiekin jarraitzeko, ideia berriak txertatzen saiatzeko eta gazteria inplikatzeko asmoz».
Besteak beste, haur eta gazteen irteeraz gain, Mozoilo eguneko jardueraren bat proposatu nahi dute, trailean ibilbide laburra eta familiarra proposatu, jolasteko ibilbide familiarrak prestatu eta baita udalerriko zonaldeak ere; hala nola, ibaiak, trokak, iturriak, labeak, bideak…
Zuzendaritza berriak aurreko urteetan egindako lana goraipatu du eta baita kolaboratzaileek eta taldeko kideek egiten dutena: «Haiek gabe ezinezkoa izango litzateke jarduera asko egin, beraz hemendik guri laguntzeko prestatasun hori.eskertu nahi diegu».
«Mendian eta kulturan erreferente izaten jarraitzea espero dugu, ez bakarrik Galdakaon, baita Bizkaian ere». nabarmendu dute.
Horretarako, irteerak antolatzen jarraituko dute urte osoan zehar eta hauek dira hilabete hurrengoak:
- Urtarrilak 21, domeka: Eguneko irteera Aiako harrietara
- Urtarrilak 26, barikua: asteburuko irteera Baqueirara eskiatzera
- Otsailak 4, domeka: Kanporamartxo goizeko irteera herrikoi eta familiarra Arkotxara, Txarrota presea, Legargana (214m), Titigana (166m)
Azken irteera honetan izena ematea beharrezkoa, nahiz eta doanik izan. Txitxiburduntzia Arkotxako frontoian egingo da, umeentzako jolas gune baten ondoan.