
Ganguren mendira igoera herrikoia antolatuko dute irailaren 14an
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ivan Smuk
Aurten ere Ganguren mendira igoera herrikoia antolatuko du Ganguren Mendi Taldeak Santakurtzetan. Irailaren 14an izango da eta 09:00etan abiatuko dira. Irteeraren nondik norakoak batu ditugu albiste honetan.
Ganguren Mendi Taldeak hamaika irteera antolatzen ditu urtean zehar eta berezienetako bat Santakurtzetan egiten dute: Ganguren mendira igoera herrikoia. Aurten irailaren 14an izango da, taldeak ezagutzera eman duenez.
Ganguren Mendi Taldearen egoitzatik abiatuko dira 09:00etan eta 15 kilometroko ibilbidea egingo dute guztira. Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea eta doakoa izango da.
Ganguren MTko lokalean egin daiteke eta baita telefonoz ere 944562326 zenbakian. Informazio gehiago eskuratu daiteke Ganguren Mendi Taldearen webgunean.