Garazi Navasen Arratiako Koruak bere 75. urteurrena disko berriarekin ospatuko du

Argazkia: Arratiako Korua.

Garazi Navas usansolotarrak zuzentzen duen Arratiako Koruak 75 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko disko berria kaleratu du: Agate Deuna eta aldaerak. Zapatuan aurkeztuko du lana, Areatzako elizan eskainiko duen kontzertuan.

Euskal Herrian guztiz errotuta dagoen tradizioa jarraituz, Arratiako Koruak 75 urte darama koplak kantatzen han eta hemen. Lehenengo gizonak, gero umeak eta emakumeak, hasieran Arratiatik bakarrik eta gero Bilboraino eta inguruko beste herri batzuk zapalduz, baina sortu zeneko helburu berarekin: ohitura mantentzea, hedatzea eta gizartearekin batera eraldatzea.

Garazi Navas usansolotarrak zuzentzen duen koruak urteurren borobila bete du aurten, eta hori ospatzeko disko berria kaleratu du: Agate Deuna eta aldaerak.

Zapatuan, martxoak 21, aurkeztuko du lana, 20:00etan Areatzako elizan eskainiko duen kontzertuan. Saioak sarrera librea izango du, ordubete inguruko iraupenarekin, eta diskoan agertzen diren pieza gehienak entzuteko aukera egongo da.

Helduen koruaz gain, umeen korua ere arituko da eta pieza batzuetan txistularien eta Ignacio Arakistain organistaren laguntzaz kantatuko du, elizako harmoniumean. 

Musikari amateur eta profesionalen arteko elkarlana

Diskoak 17 pieza ditu guztira. Horietako zortzik Agate Deunako tradizioarekin lotutako bertso eta doinuak dituzte, eta bederatzigarren batek jolas instrumental bat proposatzen du, betiko melodia eta erritmoak askatasunez garatuz.

Gainerako obrak Arratiako Koruak bere historian zehar abestu dituen erlijio-kantuak dira, batzuk betidanik haien artean egon direnak eta beste batzuk azken urteetan sartutakoak, kutsu klasikoago batekin.

Lanean musikari amateur eta profesionalen arteko elkarlana eman da. Amateurri dagokienez, hauek entzun daitezke: koruan urteak daramatzaten abeslari helduak, haien familiak bultzatuta hurbildu diren gazteak, haien kabuz jakin-minak eramanda batu direnak, zein hasi berriak diren umeak, eta ahaztu gabe, Arratiako txistulari ausartak.

Profesionalen aldetik, Larraitz Navas sopranoak, Ignacio Arakistain organistak, Simon Arriola perkusionistak , eta Garazi Navas akordeonista eta zuzendariak parte hartu dute, besteak beste.

situs togel

situs toto